2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

"La educación prohibida" bideoan, gaur egungo hezkuntza motari kritika egiten zaio. Gure eskoletako hezkuntzarekin ikasleek ez dituztela beraien ahalmenak aprobetxatzen esaten da. Bertako profesionalek, hezkuntza mota desberdin bat proposatzen digute, eginez ikastea Aristotelesek zihoen bezala. Umeek edota ikasleek, jolasean ikasten dute, objetu aproposekin eta ingurumen aproposean, beraien interesagatik eta nahiagatik ikasiz, ez beste batzuek behartzen dituztelako, horrela nahi eta interes guztia galtzen baitute. Laburbilduz, gaur egungo hezkuntza kritikatzen dute hezkuntza libertario bat proposatuz konponbide bezala.


La educación prohibida” filmean agertzen den bezala, gu ere gaur egun gure eskoletan aplikatzen den hezkuntzaren aurka gaude, gu ere nolabait estrategia horren menpean erori baikara. Behartuta ikasten, gure interes eta nahi guztiak zakarrontzira botaz, behartuta memorizatu behar izan dugu jakin nahi ez genuena edota jakiterik behar ez genuena. Txikitatik behartuta nahi izan ez duguna memorizatzera eta gaizki pasarazten duen metodologia baten menpe gainera. Zertarako behartutako metodologia hori? Gaur ba al dakigu atzo zer memorizatu genuen? Alperrik gabiltza umeei memorizatzera behartzen eta geure buruak auto engainatzen ikasten ari direlakoan, hurrengo egunean ez baitira ezertaz ere gogoratuko. Aristotelesek esan ohi zuen bezala egitea da ikasteko modurik egokienetakoa edo egokiena hobeto esanda. Zergatik ez diogu aukera bat ematen hezkuntza libertarioari profesionalek gomendatzen duten bezala? Zergatik ez konponbide bat bilatzen saiatu arrakastarik gabeko hezkuntza honi? Zergatik ez saiatu?

Hurrengo atal honetan, bideoari buruzko eginiko bi kritika aipatuko ditugu eta hauei buruz dugun iritzia idatziko dizuegu.

Lehenengo web horria honakoa da.

Testu hau idatzi duen pertsonak, bideoaren ikuspuntu "elitista" kritikatzen du, hau da, bideoan bakarrik eskola pribatuak oraindu dezaketen pertsonentzat zuzenduta dagoela iradokitzen du, hainbat adibide jarriz; bideoan agertzen diren umeak eskola pribatu bateko ikasleak direla esanez. Baita ere bideoan agertzen diren adituak inguru oso lasai eta politetan agertzen direla nabarmenduz.
Hori guztiarekin, gure idazleak adierazi nahi duena, honakoa da: bideoan esaten duena, bakarrik eskola pribatuen hezkuntza nolakoa izan beharko litzatekeen da.
Eta honi kritika egiten dio: ume txiroen hezkuntza gutxiesten duela, hain zuzen ere.

Gure ustez, guztiz okertua dago. Bideoan agertzen diren ikasleak eta irakasleak, ez dute zertan eskola pribatu bateko ikasle eta irakasle izan behar, guri behintzat ez zaigu iruditu horrelako ikuspuntua zutenik. Ulertu duguna, hezkuntza zeharo aldatu beharko dela da, eskola pribatuan zein eskola publikoetan, denok hezitzeko eskubidea dugulako. Eta guzti hori ikusi dugun bideoan agertzen da, ez idazle honek esaten duen bezala.

Beraz, idazle hau, okerrean dago. bideoan, hezkuntza hobetzearen alde baitago. Baina esan beharra dago beti ere, errazagoa dela eskola pribatuetan proposatzen duena egitea, beti baliabide hobeagoak dituelako, agian horregatik okertu egin da kritikaren idazlea.

Bigarren kritika testu honi dagokio.

 Testu hau idatzi duen pertsonak, bideoaren ikuspuntu “indibidualista” kritikatzen du, hau da, gizartea eta hezkuntza “salbese quien pueda” esaldian dagoela oinarrituta. Idazlearen ustez eskola publikoa etengabe mespretxatu eta gutxiesten du pelikula honek eta estatuaren sistemaren kontrako erabateko jarrera erakusten du. Film honek, hezkuntza politika iraintzen duela dio. Autorearen ustetan, filmean parte hartu dutenen soluzioa eskola publikoarekiko, etxeko heziketa da. Hau da, estatutik eta zerbitzu publikoetatik at dagoen soluzioa.

Gure aburuz, kritika hau nahiko zorrotza da. Filmaren helburu nagusia hezkuntza sistema aldatzea baita, umeen eskubideak kontutan izanik. Eskolek, hezkuntza sistema bera eduki beharko luketela uste dugu, kontuan izan gabe eskola publikoa ala pribatua den. 


Sistema guztietan umeak dira garrantzitsuena eta guk dakigula eskola publiko eta pribatuan umeak ez dira gustura joaten gelara, hortaz, sistemaren akatsa eskola guztietan berbera da. Horretarako, umeak benetan beharrezkoak dituen baliabide eta eskubideak betetzen dituen hezkuntza sistema bat da beharrezkoa, umeek gustura hezi daitezen.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Hau bestelakoa da, bai.
    Hala ere, kritiken ingurukoa ez zarete saiatu testuan sartzen, batasun ikuspegi batetik esan nahi dut. Alderdi batetik dugu filamren gainekoa eta beste alderdi batetik ditugu kritika horien gaineko hurrenez hurren; hurrenkera bat eman behar izateaz gain, beste motibaziorik gabekoa.
    Denak testu bakarra behar luke eta testu bakar horrek duen ideien antolamenduak erabaki behar luke hurrenkera.

    ErantzunEzabatu