IKASGELAKO HARREMANAK
Guk aukeratu dugun gai hau hautatzearen arrazoia gaur egungo hezkuntzan ikasgelako harremanak baliogabetzen direla uste dugula da, harreman ona edukitzea oso garrantzitsua baita klasea aurrera eramateko.
Ikasgelan bi harreman mota aurki ditzakegu: ikasle-irakasle artekoa eta ikasleen artekoa. Gure ustez sakondu beharko genukeena ikasle-irakasle artekoa da, gu irakasletza bidean egoteaz gain, ikasgelan biek parte hartzen baitute eta biak baitira beharrezkoak eta garrantzitsuak.
Hirutan banatu eta konparatu dugu harremanen garrantzia eta hau bideratzeko moduak historian zehar eta azkenik gure ikasgelako harreman perfektua irudikatu dugu, gu irakasle izanda nahiko genituzkeen harremanak hain zuzen ere.
Garai batean ikasleek beldurra zioten irakasleari eta hau esanda tratu txarrak azpimarratu nahi genituzke, ikasleek jotzearen edo zigorraren ondorioz ikasten baitzuten eta ez gogoz edo gustuko zutelako. Denok entzun izan diogu adinean gora doazen aiton-amonei edota guraso batzuei erregelaz jotzen zizkietela eskuak maisu edo maistrak zerbait gaizki egiteagatik. Horrela ikasle eta irakasleek ez zuten harreman onik, irakasleek beraiekiko nagusitasun handia erakusten baitzieten umeei eta beraien laguntzat ikusi ordez, beraien etsaitzat hartzen zuten irakaslea askok.
Konfiantzarik ez zegoen irakaslearekin hitz egiteko, beraz zalantzak argitzeko ere ez ziren gustura joaten edota batzuk galdetu ere ez zizkieten egiten beldurragatik.
Hori denaz gain irakaslea klasean sartzerakoan ere agurtu egin behar zitzaion, nagusitasuna zen nabari alde guztietatik, errespetua zor zitzaion eta herriko apaiza edota alkatea bezala kargu garrantzitsua zen, seriotasunez hartu beharrekoa, beraz ez zegoen konfiantza edota laguntasunik garai horretako harremanetan.
Urteak pasatu ahala asko aldatu dira gauzak eta mutur batetik bestera pasa garela ere esan dezakegu, orain umeak gaizki ohitzen baitira etxetik hasita eta ikasgelan ere hauxe gertatzen da. Oraingo eskoletan ez dago lehen zegoen beldur mota hori, irakaslea laguntzat ez dugu ikusten baina ezta etsaitzat ere. Hala ere denak ez du onera egin, errespetua galdu baita. Irakasleari errespetu izugarria izatetik askotan ezer ere ez edukitzeraino. Honek irakasle askoren arazo psikologikoetan eta abarretan eragin du.
Ikasleek orain gehiago konfiatzen dute irakasleekiko eta arazoren bat egon ezkero irakasleari kontatu diezaiokeela badaki ikasleak. Beraz, harreman hori asko hobetu da urteak pasa ahala, nahiz eta oraindik gehiago ere hobetu daitekeen.
Gu irakasle izaten garenerako nahi duguna, errespetu eta konfiantzazko harremana edukitzea da gure ikasleekin. Nahiz eta urteak pasatzen joan eta gauzak aldatu, errespetu minimo hori hor dago beti, irakaslea beti baitago ikaslearen gainetik. Hala ere horrek ez du konfiantzarik eduki behar dugun edo ez esaten. Guk uste dugu oso garrantzitsua dela ikasleek irakasleekiko konfiantza eta baita alderantziz ere. Honekin ez dugu esan nahi kafe bat hartzeko geratu beharrean gaudenik arratsalde batean baina bai klasetik kanpoko gauzak komentatzeko moduan klasean bertan. Beste lagun bat bezala ikustea, ez etsai moduan, lagun moduan baizik, nagusitasun hori hor dagoela jakinda, bakoitzak rol ezberdinak baititu, irakaslea azken finean lanean baitago.
Beraz hau sustatzeko zer egingo genukeen pentsatzen jarri eta adibide batzuk otu zaizkigu. Biok gaude Aranbizkarra ikastetxean talde elkarreragileetan eta hau aukera oso polita iruditzen zaigu umeekin ongi moldatzeko, elkar hobeto ezagutzeko. Talde elkarreragileak denekiko errespetua eta konfiantza areagotzen laguntzen digu, talde hauetan elkarrekin egiten baitira ariketak, eta Aranbizkarran ikasi dugun eta ikasten hari garen bezala, bertako ariketetan denok berdinak garenez, bai ikasle eta baita irakasle ere, konfiantza eta errespetua areagotzeko aukera handia daukagu.
Talde elkarreragileez gain, harremana hobetzeko ongi egongo litzateke aparteko aktibitateak antolatzea, konfiantza gehiago lortzeko jolasak, antzerkiak edota irteerak ez lirateke batere gaizki etorriko. Honez gain benetan garrantzitsua hezkuntza zati batean libertarioa izatea izango litzateke, baina ez totala. Honekin esan nahi duguna da, ikasleei utzi beharko zitzaiela aukeratzen zer ikasi, hautatzeko aukera izateko zertaz jakin nahi duten hain zuzen ere. Ikasleak gustura sentitzen badira eta irakaslearekin ongi moldatzen badira gehiago ikasteko aukera dagoela pentsatzen dugu beraz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina