Guk Olatz Arrieta eta Irati Eizaguirrek, aurtengo udan denbora libreko monitore titulua atera dugu, horregatik gai hau aukeratzea erabaki dugu eta gai honen inguruan gehiago sakondu nahi izan dugu.
Orain arte, lan hau egin aurretik ez genekien denbora libreak, hau da, jolasak, musika, kirola... ze garrantzi eta ezaugarri zituen umeen portaeran; orain berriz, haurraren garapenerako jolasa elementu oso garrantzitsua dela konturatu gara eragin positiboak baititu. Umeak libreki jolastean fantasia, beldurra, zailtasuna, baliabidea, sormena... lantzen ditu eta honek bai fisikoki eta bai mentalki garatzen du haurra. Jolas ezberdinek haurraren heziketa eta ikasketa prozesurako asko laguntzen du, izan ere, ekintza eta saiakuntzaren bidez haien interesak eta motibazioak adierazi ditzakete eta objektu, harreman...eta abarren propietateak aurkitu ahal dituzte. Gainera, jolasetan musika ta kirola sartu daitezke horrela joku dinamikoak bultzatuz eta umeak nahiz eta ez igertu, ikasten ari dira modu dibertigarri eta eraginkor batetan.
Lan honek etorkizunean irakasle izango garenez asko lagunduko digulakoan gaude, izan ere; jolasa, musika, kirola… hezkuntzarekin oso lotuta dagoela ikusi dugu eta hezkuntzatik aldenduko bagenu umeen garapenerako tresna baliagarri bat baztertuko genukeelakoan gaude. Umeak irakasteko, jolasak ezinbestekoak direla uste dugu horrela ikasleek modu dibertigarri batean hezi daitezke, alde teorikoa alde batean utzi gabe noski
Denbora libreko monitorea izaten eta honek dakarren garrantzia, hau da, ume guztiei ezin diegu berdin irakatsi eta jolas zein abesti edo kirol berdinak erabili zeren adin bakoitzak heziketa desberdina dauka eta hau guztia ikastaro baten bidez ikasi dugu. .
Ikastolak eskeinitako ikastaro baten bidez ikasi dugu denbora libreko monitorea izaten non 300 ordu praktiko eman genituen eta gero udan praktikak eginez bukatu genuen.
Ordu teorikoei esker, umeen jarrerak, jolas berriak, tailerrak, dinamikak, komunak ez diren kirolak… ikasi ditugu. Momentu desberdinetan nola jokatu eta baita ere, gure eskueetan daukagun erresponsabilitatea baloratzen. Baina esan beharra dago klase teorikoak azkenean praktikoa egin barik ez dutela askotarako balio, eta alderantziz, batak bestea behar du.
Ordu praktikoei esker, umeekin lehengo kontaktua euki genuen eta klase teorikoetan ikasitakoa praktikan ipintzeko ordu heldu zen.
Hau egiteari esker ikasi dugu denbora libreko ahalik eta monitore hobeak izaten eta etorkizun batean, lagundu ahal digu irakasle ona izaten.
Hezkuntzaren arlo hau ikertzea erabaki dugu heziketaren atal garrantzitsu bat delako zeren ume guztiak denbora librea behar dute eta momentu horri ahalik eta probetzu gehien ateratzea aberasgarria izango litzteke umeentzat. Horregatik, ondo aztertu eta ikasi behar den atala dela uste dugu honela umeen jakintzak ahalik eta gehien garatzeko bai klaseetan zein momentu dibertigarri batean.
Ondorioz, irakasleak zein monitoreak ondo garatu behar genukeen atala dela deritzogu eta umeen heziketan pisu handia daukana.
Azkenik, uste dugu gai hau garrantzitsua dela gure taldekieentzko zeren gehienok irakasleak izango gara eta denbora librea kontuan hartu beharreko gauza da, ahalik eta probetzu gehiena ateratzeko eta umeek bere denboraz gozatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina