IRAKASLEARI
ELKARRIZKETA
Reme Arrondori,
azken lau urtetan nire euskarako irakasle izan denari egin diot elkarrizketa
oraingo honetan, gustuko nituelako bere klaseak, gehienbat irakasgaiarengatik,
baina azken batean aukera ona zela iruditu zitzaidan. Reme, euskal filologian
lizentziatua da, eta bere lehenengo klaseak oraindik ikasle zelarik eman
zituela kontatu dit, Gasteizen bertan. Ondoren, Nafarroako eta Gipuzkoako
hainbat tokitatik ibili da lanean, Beasainen bukatu arte, Loinazpe eta
Txindokiko egoitzetan.
Berak
dioen bezala, pertsona guztiak bezala, toki guztietan izaten ditu batek
gorabeherak, eta pasarte txarrak izan dituen bezala, nahiago izan du onak
kontatzea, beti ere nahiago baituzu onez gogoratu, eta halaxe egin du. Bere
hitzen arabera, irakasle batek izan dezakeen satisfaziorik handiena, ikasleak
eskerrak ematen dizkizunean edota ikasleari zerbaitetan lagundu diozula
ikustean izaten da. Beste satisfazioen artean, kaletik zoazenean kasu egitea da
berarentzako pozteko arrazoi bat, bere esanetan horrek erakusten baitu noizbait
zerbaitetarako balio izan diozula eta.
Berak,
ikasten zebilenean, ikasle formakuntzan psikologia faltan bota zuela aitortu
dit, ez dutela erakusten umeak nola tratatu, umeekin nola jokatu, arazoren bat
egonez gero nola aurre egin arazoari, eta horretaz gain praktika gehiago
beharrezkoak direla esaten du, praktika gabe teoriak ez baitu ezertarako ere
balio.
Bere
esanetan, irakasle onak, ezin du soilik irakasle ona izan, horretaz gain
pertsona izatea beharrezkoa dela uste du, horrela soilik eraman baitezakezu
ondo aurrera klasea, bestela bai umeak eta baita irakaslea ere gaizki
pasararazteko besterik ez daude, eta horrela berriz irakasle eta ikasleen
arteko harreman onaz gain, klasean ere kasu gehiago egitea eta gehiago ikastea
lortu dezake irakasleak.
Bukatzeko,
irakasle izatera doan bati gehienbat pazientzia eta ilusioa aholkatuko lioke,
urteak aurrera doazen heinean hori pixkanaka galtzen joaten baita.
Elkarrizketa
prestatu bezala 40 minutu ingurukoa izan da, eta biok ere gustura geratu gara
aspaldiko partez hobe beharrez hartu dugun tartetxo honengatik, 4 urte batera
egon ondoren tratua handia delako oraindik ere irakaslearekin, eta kontatutako
bekatuak gure artean geratzeko esan dugu, nire azterketa eta lanekin hamaika
bekatu izan baititu. Eta niri ere gustatuko litzaidake horrelako elkarrizketa
baten parte hartzea hemendik urte batzuetara, berak esan bezala horrek
erakusten baitu irakasle eta ikasleen artean ez dagoela zertan dena txarra
izan. Espero ni ere hemendik urte batzuetara irakasle miresgarri bat izatea,
edo behintzat ez irakasle txar bat. Ez litzateke txarra izango ezta?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina