Gaurkoan, miresten dudan DBH-ko irakasle bati elkarrizketa bat egin diot.
Mikel Baldak, Ingelerako Filologiako gradua egin ondoren, hainbat urte daramatza gazteei klaseak ematen.
Oso ondo eramaten ditu klaseak, hori dela eta miresgarria den irakasletzat hartu dut. Urte dexente daramatzanez irakaskuntza arloan bizipen asko eta datu asko aipatu ahal izan dizkit.
Izan dugun elkarrizketa honetan, interesatu zaizkidan datu asko eman dizkit, etorkizuean irakasle izateko gogo ikaragarriak eman dizkidanak.
Esan beharra dago, berak esaten duen bezala, irakasle izateak gauza on asko ekartzen dituela da, baina txarrak ere ekartzen ditu. Hala ere, ikusi dudanez, oso pozik dago bere lanarekin eta horrek asko animatu nau etorkizunean neure burua irakasle moduan ikusteko.
"IF Gasteiz"-eko blogean argitaratutako galdetegia jarraitzen saiatu naiz, galdera interesgarriak iruditu zaizkidalako baina ere, nik egindako hainbat galdera aipatu dizkiot.
Hasteko, gehien gustatu zaidana, Mikelen irakaskuntzako bidean gertatu zaion momenturik politena izan da. Berak esan zidan bezala, "irakasle zarenean, gertatzen dena da ez dela oso esker onekoa, ikasleek ez dituzte gauzak eskertzen" baina, bizipen bat kontatu zidan, nola behin kurtsoa amaitzean opari bat eman zioten, esker modukoan, kamixeta bat jarriz bertan guztien sinadurak zituena. Beraz, momentu horretan Mikelen ikasturteko lana eskertu zuten ikasleek, eta horregatik momenturik politenetakoa izan da Mikelentzat.
Irakaslea izatekotan, kontuan haru beharko dugu baita ere esan zidan onako hau, arazoren batekin obsesionatzea, pertsonaltzat hartzea eta agian laguntza behar duzunean ez eskatzea irakasleontzat kaltegarria izan daitekeela. Esan zizkidan honako hitzek argi uzten duten bezala, "Batek bakarrik hartzen badu erantzunkizun guztia, zailago izaten da gauzak aurrera eramatea". Oso aproposa iruditu zait esan didan hau, horrela etorkizunean izango garen irakasleok hau kontutan hartu beharko dugulako. Gehien bat hasieran, laguntza behar izango dugulako, eta urtez urte ikasten joango gara; horrek ez du esan nahi, irakaskuntzan urte asko eramaten dutenek laguntza behar ez dutenik, denok laguntza behar dugulako noizean behin.
Denok jakin beharko dugun gauza bat, Mikelek oso argi utzi zidana da. "askotan klaserenbat planifikatzen duzu, eta batzutan ez duzu hain ongi planifikatzen eta hori da ba, irakasle batek egin dezakeen akatsik haindiena", "hori nabaritzen da, zuk zure buruan nabaritzen duzu eta ikasleek ere atzematen dute, konturatzen dira gauza ez dagoela oso ondo bideratuta eta beti beraiek dute lan gutxien egiteko predisposizioa". Beraz nire ustez, hitz hauekin argi izan beharko dugu, irakaskuntza lan bat dela eta lan guztietan bezala, eguneroko lana prestatuta izan beharko dugula. Prestatu gabe lanera joaten bagara azkenean, gure lana gaizki egin dugula jakingo dugu eta denek antzemango dute eta oso zaila izango da klasea ematea.
Galdetegiko galderetatik interesgarriena iruditu zitzaidana, honakoa izan zen: Zer ez da ikasten irakaskuntza formakuntzan? Irakasle izateko ikasi duen pertsona baten erantzuna jakitea interesgarria iruditzen zitzaidanez, galdera hau formulatu nion mikeli, eta honako hau erantzun zidan. "kasu asko eta adibide asko ematen dizkizute, baina normalean egunerokotasunak agintzen du irakaskuntzan, hau da, ezin da aurreratu... hau gertatzen bada, horrela jokatuko duzu, ez zaudelako makina batekin lanean, ari zara pertsonekin lanean eta pertsona bakoitzak erreakzionatzen du modu batera" Honekin esan nahi duena da, teoria asko ikasten dituzun arren, hainbat egoera konkretutatik ateratzeko irakasle formakuntzak ez digu irakasten, berak esan bezala, "gauza horiek denborarekin ikasten dira".
Hitz horiek entzunda, argi izan beharko dugu, ikasten ari garena egoera konkretuak direla eta gradua amaitzerakoan, eta lanean bagaude, ikasten jarraituko dugula, egunero gertatzen diren arazo edo egoerekin gero eta gehiago ikasiko dugu eta horrela irakasle bezala hobetzen joango gara. Beraz, asko ikasiko dugula graduan eta praktiketan baita ere, baina egia da praktiketan irakasle baten ondoan zaudela, berak egiten duen lana ikusten.
Horrek esan nahi du, arazorenbat badago, irakasle horrek aurkitzen duen irtenbidea ikusiko duzula, oraindik ez zarela irakasle eta ez duzula zuk klaserik emango ez arazoren bat badago irtenbidea bilatuko, benetan irakasle izaten ikasten duzun momentua, irakasle moduan lan egiten zaudenean dela uste dut. Mikelek esaten duen bezala, "hasieran inor ez dago prest".
Bukatzeko, errespetuari dagokionez galdera oso erakargarri bat bururatu zait. "irakasleek ikasleen errespetua izaterakoan, desberdina da irakasle emakume edo gizon batentzatz?" Mikelek zera erantzun du, "kasu askotan bai, eta nire ustez hori lotuta dago etxetik ikusten dituzten rolengandik edo ez dakit zergatik... batez ere DBH-n askotan izango diote errespetu gehiago gizon bati; batez ere emakume gaztea bada, beti ere zailago egingo zaio".
Horrek pentsaraztea eramaten nau, zergatik gertatzen da hori? denok berdinak bagara, eskolan berdintasuna erakusten bada, XXI. mendean bagaude zergatik desberdintasun hori? Mikelek esaten duen bezala, izan daiteke kanpotik ikasten duten zerbait, agian familian edo telebistan edo nork daki. Hori konpontzen saiatu beharko ginateke, ez bakarrik eskoletan; etxeetan, kalean... baita ere berdintasuna erakutsi beharko diegu gazteei, haiek izango direlako gizartearen etorkizuna.
Arazo hau eskoletan konpontzen saiatzen ari dira gaur egun, baina konturatu beharko gara halaber, etxean eta kalean ikasten den gauza oker bat dela, eta denak kontzientziatu beharko garela hau aldatzen saiatzeko.
Horregatik honi buruz ausnartzeko galdera aproposa iruditu zait.

Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Errespetu eta emakumezkoa izatearen inguruan ni ikasle nintzela bizi izandako bat etorri zait, denbora badago, kontatzeko (irtenbide-partxe bat)
Gustura irakurrita, elkarrizketarako gogoa piztekoa (ona da hori gero!).
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.