2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Irakasle izateaz... Irakasleari elkarrizketa - Olatz Arrieta


                Miriam Barrutiarekin izandako elkarrizketa


Duela hiru urte nirekin tutore eta fisika-kimika zein matematikako irakasle bezala urte batez egon zen irakasle bati elkarrizketa bat egin nion. Irakasle hau aukeratzera hainbat arrazoik eraman ninduten, esate baterako, bere izaerarekin hainbat egoeretan identifikatua sentitzea, akademikoaz aparte bizitzari begira begiak irekitzeagatik, bere ikaslea izandako urteetan berarekin eduki dudan harremanagatik eta arazoen aurrean nirekin, familiakoekin azaldu duen jarreragatik.

Horrela izanda, bere ogi bidea den lan honetan bizitako hainbat historio kontatzen hasi zen, adibidez, berak bere lehenengo klase egunean izan zituen urduritasun zein beldurrak azalduz, klasea utzi egin behar izan zuela onartuz. Horretaz aparte, beste pasarte deserosoak aipatu egin zituen, bere klasean egon zen ikasle batek nola bere buruaz beste egin nahi izan zuen minez gogoratuz edo beste irakasle batekin eduki zuen liskar itzela. Hala ere, aurrerantzean esperientzia polit ugari ere izan dituela esan zuen, ikasleekin zein irakasleekin izandako harremanak adibide bezala jarriz eta aitortuz ikasleengatik berak ere hainbat gauza ikasi dituela bizitzan zehar. Pasartez betetako ibilbide honetan irakasle bezala garrantzia zenbait aspekturi ematen diola onartu zuen, pazientzia, hurbiltasuna eta egoera ezberdinetara egokitzeko gaitasunari lehentasuna emanez, besteak beste. Azken haietaz baliatuz, klaseak dinamikoak egitea eta giro ona sortzea duela helburu azaldu zuen Miriamek, askotan klaseak gelditzea beharrezkoa ikusten duelarik. Guzti hau kontuan hartuta eta bere irakasle ibilbideari begirada bat emanez, egindakoaz harro zegoela eta bere jokabidetatik ez zukeela bat ere aldatuko aitortu zuen, egindakoa egina zegoela esanez. Denboran atzera begiratzen zuela, alde batetik gaur egungo irakaskuntza nahiago zuela onartu egin zuen, teknologiak eskaintzen dituen abantailengatik adibidez. Dena den, askotan laguntza falta sumatzen dutela adierazi zuen, haien kabuz gauza asko burutu behar dituzte eta. Baina beste aldetik, irakasleekiko errespetu falta geroz eta handiagoa dela esan zuen, bere kasuan zortea duela aitortu zuen harren, eskola pribatuetan horrelako arazo gutxiago baitaude. Honekin lotuta, eskolakozuzendariak eginten duen lana miresten duela goraipatu zuen, kasu hauetan ikaragarrizko laguntza eskaintzen dutelako. Hala nola, irakasleak askotan zuzendariarengana joaten baitira laguntza eske. Kasu horretan, zuzendariak izugarrizko pisua duela dio elkarrizketatuak, beste gauza asko egiteaz gain (diru kontuak, konponbideak derrigorrez aurkitu…). 
Geroago eta irakasle esperientziara bueltatuz, familiekin izan beharreko harremanak aipatu zituen, gurasoen iritzia guztiaren gainetik dagoela azpimarratuz eta bere kasuan, gurasoekin izan dituen batzarretan umeak presente egotea garrantzitsua iruditzen zaio. Azkenik, zenbait iritzi bota zituen, selektibitate froga bere eskuetan egongo balitz, dudarik gabe kenduko zukeela, adibidez. 

Esandako guztia kontuan hartuta, etorkizun batean irakasle izango den norbaitentzako elkarrizketa hau oso aberasgarria dela esan beharra dago. Kontuan hartzekoak dira adibidez, klase bat dinamikoa izateko eta giro ona mantentzeko emandako aholkuak. Gainera, zuzendaritzara heltzekotan, zelako presioa jaso dezakezun aurreikusteko balio ahal du Miriamek esandakoak. Baita ere, ikasleen familiekin dauden harremanak duen garrantzia gogorazteko baliogarria izan da elkarrizketa. Bukatzeko, pertsonalki hoberenetariko irakaslea dela esan beharra dago, benetan aditua delako heskuntzaren arloan eta horretaz aparte, hezitzea gustoko duela ikusten dalako, azken finean garrantzitsuena baitda. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina