2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

IRAKASLEA IZATEAZ…..IRAKASLEARI ELKARRIZKETA-JONE ETXARRI

Gaurkoan, nire irakasle ohi bati egindako elkarrizketari buruz hitz egingo dizuet. Pablo Urrestarazu , nire L.H.ko irakaslea eta lau urte jarraian nire tutorea izan zena. Urteak betetzean eta zure ikasketak aurrera doazen ehinean, inolaz ere ez dira ahazten garai batean unkitu gintuzten irakasleak, horrenbeste gai eta balore erakutsi zizkigutenak, horrenbeste miresten genituenak. Pablo Anoetako Herri Ikastolara irtsi zenean orain dela hamar urte, gu izan ginen bere lehen ikasleak. Hasieran nahiko urduri hasi zen baina denborarekin oso eroso sentitu zen gure gelarekin, oso talde txikia ginen.


Aspaldian ez genuen elkar ikusten eta benetan atsegina izan da elkar bizitakoa gogoratzea, berak alaitasun eta energia asko transmititzen baitu. Ogibide honi buruz elkarrizketa hastean gauza positibo eta politenekin hasi nahi nuen, asko baitira Pabloren ustetan, nahiz eta txarrak ere bazituela azpimarratu zidan.


Irakaslea zenetik gauza polit asko gertatu zaizkiola esan zidan baina gure gela beti oso gogoan duela esan zidan, “ lehen gela ez da ahala nola ahazten, oso berezia izan zen eta konfiantza ugari irabazi nuen nigan”. Bestalde, berak oso gogoan du gure gelak L.H.6 amaitzean egin genion oparia; tarta handia eta kartulina bat ikasle guztien sinadurekin. Pablori poztasun handia sortzen dio “bere gelatik pasatako ikasleak aurrera egin dutela ikusteak eta horietako batzuk gainera nire bide bera jarraitzea”.


Ogibide guztietan bezala, gauza txarrak ere bazeudela azpimarratu zidan, hau da, berarentzat bere irakaskuntzan zehar zailak izan diren uneak. Berak dioenez, “ume baten etxean gauzak oker doazenean, ikasgelan berehala nabaritzen da” . Orain dela pare bat urte, horrelako kasu bat izan zuen bere gelan, ume hari gurasoek ez zioten arreta berezirik prestatzen eta askotan gosaldu gabe, erdi lo,  … joaten zen gelara. Ume honek “niregan konfiantza handia hartu zuen eta gauza ugari kontatzen zizkidan, bere ezpainetatik ateratzen zen esaldi ohikoena: gurasoak ez didate kasurik egiten, ez daude inoiz etxean”, Pablok dioenez egoera hauek zailak dira errudunak ez baitira umeak, gurasoak baizik. Egoera hauek gainditzeko gainontzeko irakasle eta espezialistei laguntza eskatzeko aholkatu zidan Pablok, denen artean adostu behar delako nola tratatu ume hori, ikasleari erabateko babesa eman behar zaio, beti ere distantziak neurtuz.


Irakasleok jasotzen duten formazioari buruz Pablok, “gaur egun, irakasle formazioan garrantzi asko ematen zaio talde lanari, motibazio teknikei, komunikazioari, etab. Baina badira, oraindik ere, formazioan lantzen ez diren eta irakasle baten egunerokotasunean beharrezkoak izaten diren zenbait aspektu. Irakasle berri batek, gurasoekin mantentzen dituen lehen bileretan, zailtasunak izaten ditu, adibidez”. Pabloren ustetan interdisziplinitatea unibertsitatean gehiago landu beharra dago, eta talde lanak hezkuntza munduan izugarizko garrantzia duela azaldu zidan.



Gogo eta kuriositate handia nuen galdera hau egiteko, zer behar du irakasle on batek? Irakasle batek, ona izateko, gauza askoren arteko nahasketa baten jabe izan behar duela azpimarratu zidan. Alde batetik, gauza askoren gaineko ezagutzak izan behar ditu, jokaerak ere garrantzia du, beraien hezitzaile nagusiak baikara. Beraiekiko sentimenduak sentitzea normala da. Baina beti argi eduki behar da irakasleak garela, distantzia bat mantendu beharra dagoela. Komunikaziorako dohainak izatea ere garrantzitsua da, ikasleekin ondo konektatzeak sekulako garrantzia du, horrek, egunerokotasuneko lanean isla izango baitu. Gainerako irakasleekin ere komunikazio ona mantendu beharra dago, honek etengabekoa izan behar du, ikasleen artean sortu daitezkeen arazoak ekiditeko garrantzitsua zelako azaldu zidan Pablok.



Elkarrizketa amaitzeko, galdera berezi bat prestatu nuen. Jakina da irakasle askok estres maila handia izaten dutela eta askotan ogibide hau alde batera uztea erabakitzen dutenak, horregatik ilusioa mantentzea erraza al zen galdetu nion Pablori. Berak pertsonalki “ilusioak beti dirau, erabat bokazionala baita” erantzun zidan, berarentzat lan hau bizitzeko estilo desberdin bat da, etxeko lanak sortzen dituen ogibidea baita. Hortaz, ezinbestekoa da lan hau benetan gustuko izatea bestela oso zaila da estres eta presio hori jasatea. Horregatik bere ustetan norbaitek autatzen badu lan hau, horren ezaguna egin den “bizitza onagatik” ikasleen eta hezkuntza sistemaren kalterako izango dela dio. Ilusioa mantentzea erreza da lan ez monotonoa baita.



Benetan baliagarria izan zait elkarrizketa hau egitea, oso atsegina da esperientzia luzea duen irakasle ohi eta irakasle izan nahi duen 18 urteko ikasle baten arteko bizipenak eta dudek erantzuna izatea. Gauz ugari ikasi ditzazkegu unibertsitatetik kanpo, kasu praktiko eta errealekin, oso erakargarriak baitira guretzat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina