2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Role playing - Gurasoekin tutoretza

Bideo honetan, gurasoei ikasturteko aurkezpena emateari ekin diogu. Beraz, gu, Ion eta Itsaso Lehen Hezkuntzako 3. mailako A eta B geletako tutoreak ginela antzeztea erabaki dugu.

Hasteko, ikastola batean kokatu dugu egoera, guk ikasi dugun bezalako ikastola bat hain zuzen ere. Bertan, euskara bultzatzea garrantzitsua ikusten delarik.

Kurtsoa hasia dagoelarik, ikasturteko aurkezpena egin dugu, bertan hainbat gai jorratu ditugularik. Hasieran, kurtsoa iada hasita dagoenez, haurrek, ea kurtsoa zermoduz hasi duten galdetu diegu, azken finean 3. mailan haurrak azterketekin hasten dira.

Ikasturteko aurkezpen guztietan bezala, egutegia, ordutegia, eskolako arauak, eta bete beharko dituzten paperak banatu egiten dira. Guk egutegia azaldu diegu ordutegia baita ere, eta arauak azaltzean, hainbat aholku ematea komenigarria iruditu zaigu; lehen esan bezala azterketekin hasten direnez, haurrek eta gurasoek laguntza beharko dutelako, etapa berri bat hasten baita.

Ondoren, bete beharreko paperak banatu dizkiegu, bertan haien datuak idatzi beharko dute. Jarraian, bekari buruzko informazioa eman diegu.

Hau guztia prestatzeko, internetetik informazioa atera dugu, adibidez, bekako informazioa etab. Beste aldetik, guk ezagutzen dugun haur baten benetako ordutegia hartu dugu. Hori guztia jarraituz, benetako ikasturte bat prestatzen saiatu gara.

Bukatzeko esan, hori guztia ez dela irakasle batek egiten duen gauza bakarra, hau da, guk adibidez, aurkezpena dena euskaraz egin dugu, baina irakasle batek baita ere gurasoen edo ikasleen egoerari erreparatuta, bere lana moldatu beharko du, hala nola, euskaraz ez dakiten gurasoentzat gaztelaniara moldatu beharko du bere diskurtsoa hortaz gain, beste hainbat lan egin beharko ditu.


Role playing - Irakasle bilera


Bideo honetan, 2. ebaluazioko tutoretza bilera bat egin dugu, Beñaten gurasoei semearen jarrera aldaketaren berri eman diogu eta horrekin batera semearen noten beherakada nabarmena.

            Beñat 4. mailan dagoen 9 urteko mutiko bat da. Bere gurasoek  inoiz ez dute arazorik izan Beñatekin eskolan, oso ikasle ona eta zintzoa izan baita beti. Horregatik, Beñaten ikasketak lasaitasunez hartu izan dituzte beti eta  inoiz ez dira arduratu izan semearen notez. Laburbilduz, gurasoek ez dute inoiz ahalegin apartekorik egin Beñat ikasketetan ondo eta aurrera motibatuta  jarraitzeko.

            Lehendabizi Beñaten oraingo egoera azaldu diogu gurasoei, eta gure ustez zein izan den aldaketa horren kausa ere azaldu diogu. Gurasoek ez zuten espero tutoreak berri hori ematea; eta, are eta gutxiago batzarrean tutoreaz aparte Garbiñe, ingeleseko irakaslea egotea eta honek eman dion berria entzutea. Garbiñek esan dio, aurreko egunean erantzun txarrak eta desegokiak eman zizkiola eta gela guztia asaldatu zuela bere jarrerarekin; hori dela eta zuzendariarengana bidali zutela. Ikasle honen gurasoak harriturik geratu dira, ez zutelako espero Beñaten aldaketa, gainera 2.ebaluazio osoan Beñatek ez dizkiete tutoreak agendan idatzitako oharrak erakutsi eta ezta ere azterketen emaitzarik erakutsi ere.

            Tutorea  aldaketa honen arrazoia bilatzen saiatu da eta arrazoietako bat lagun talde aldaketa izan litekeela adierazi diote gurasoei. Lagun talde berria hau eskolarako ez baita oso eredu ona.


            Bukatzeko esatekoa da, guraso batzar hau guk asmatutakoa dela, bai Beñaten papera eta baita guraso-irakasle elkarrizketa ere. Hori bai, elkarrizketa asmatzeko internetetik informazioa jaso dugu  eta gure esperientzian ere oinarritu gara.

2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

KLASEKO HARREMANAK (puntuak)


  • Zer da?
    • Ikasle-irakasle
  • Nola sortu?
    • eguneroko gelako elkar bizitzan 
  • Zergatik?
    • gelako partaideek elkarren arteko komunikazioa behar dute
  • Zertarako?
    • sozializatzeko
    • elkar bizitzeko
    • klasea aurrera joan dadin
    • baloreak transmititzeko
    • elkarlana sortzeko
  • Noiz? 
    • klase orduetan
    • elkarlanean aritzean
  • Non?
    • eskolan

2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

KLASEKO HARREMANAK

Guk lan- harremanei buruzko gogoeta egitea erabaki dugu, garrantzitsua baita umeen heziketan, honek motibazioa garatzen laguntzen dielako. Gai hau lantzeko puntu nagusi batzuk bilatu ditugu. Lehendabizi, talde harremanak sortzeko ikasleek haien arteko dinamikak lantzea onuragarria izan daitekeela pentsatu dugu. Horretarako, beharrezkoa da irakasleak ekintza hauek bideratzen eta kontrolatzen jakitea.  

Ondoren, talde harremanak nola lantzen diren jakitea interesgarria iruditu zaizkigu eta horretarako beharrezkoa da bere barne eta kanpoko eragileak aztertzea.
Barneko (irakaslea, esate baterako) eta kanpoko eragileak (gurasoak, familia, lagunak...).

Azkenik, lan harremanak aurrera eramateko beharrezkoak diren baldintzak (berdintasuna, erabakiak taldeka, errespetua, adina, rollak...)

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Gure irakasleengandik ikasitakoa Mindomo mapan



Make your own mind maps with Mindomo.

 MINDOMO MAPAREN AZALPENA:

 Elkarrizketa guztiak egin ondoren, taldeko guztiok hainbat gauza ikasi genituen eta denon artean bakoitzak barneratutako idea batzuk aurkeztu genituen. Beraz,kontzeptu horiekin guztiekin, mindomo orrialdean kontzeptu mapa hau egin dugu:

Lehenik eta behin, gure irakasleek transmititutako ideia garrantzitsuena ogibide hau erabat bokazionala zela izan zen, psikologigkoki oso presatatua egon beharra dagoelako Lanbide hau ez da gainontzekoak bezala, etengabe ikasgelako arazoak etxera eramaten baitira eta ezinezkoa da ikasgelan uztea, hortaz, haiek esan ziguten bezala ikasi egin beharko dugu arazo horiek pertsonalki ez hartzen, obsesioan ez erortzeko.

Alde batetik, irakasleengandik ikasi dugun beste gauz bat, irakaslearen klaseko lanaren antolaketa ona funtsezkoa dela. Horretarako, klaseak hasi aurretik helburuak finkatuta eduki beharko ditugu, denbora ondo zainduz. Iraskale baten antolaketa obetzen dute, ikasleei konfiantza transmititzeak, klaseko kontrola edukitzeak eta irakatsi beharreko gaiak argitasunez azaltzea.

Bestalde, hezkuntza arloari dagokionez, hainbat balore transmititzea ezinbestekoa da. Lehenik, berdintasuna txikitatik errespetatzen irakastea oinarrizkoa da, genero nahiz arrazakeria aldetik.
Beste helburuetako bat, euskal herriko hezkuntza sistemari dagokionez, euskara gogotsu bultzatzea izango litzateke, mintzamena eta ulermena garatzen ikasiz. Azkenik, oso aberasgarria da ikaslgelan klaseko harremanak bultzatzea, atmosfera egoki bat sortu dadin.

Amaitzeko,  ikasgelako lana eraginkorragoa izan dadin, talde lanak bultzatzea oso ona da ikasleentzat, klase dinamiko eta talde kooperatiboak eginez ikasleen motibazioa lantzen delako. Bestalde, pil pilean dauden gaiak ikasgelan denon artean eztabaidatzea eta ikuspuntu desberdinen konparaketa egitea oso aberasgarria da. Bukatzeko, gure irakasleen ilusioz betetako erreakzioak ikusita, maisu-maistrek euren lana baloratzea izugarri eskertzen dutela ikusi dugu.


















2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

IRAKASLEA IZATEAZ…..IRAKASLEARI ELKARRIZKETA-JONE ETXARRI

Gaurkoan, nire irakasle ohi bati egindako elkarrizketari buruz hitz egingo dizuet. Pablo Urrestarazu , nire L.H.ko irakaslea eta lau urte jarraian nire tutorea izan zena. Urteak betetzean eta zure ikasketak aurrera doazen ehinean, inolaz ere ez dira ahazten garai batean unkitu gintuzten irakasleak, horrenbeste gai eta balore erakutsi zizkigutenak, horrenbeste miresten genituenak. Pablo Anoetako Herri Ikastolara irtsi zenean orain dela hamar urte, gu izan ginen bere lehen ikasleak. Hasieran nahiko urduri hasi zen baina denborarekin oso eroso sentitu zen gure gelarekin, oso talde txikia ginen.


Aspaldian ez genuen elkar ikusten eta benetan atsegina izan da elkar bizitakoa gogoratzea, berak alaitasun eta energia asko transmititzen baitu. Ogibide honi buruz elkarrizketa hastean gauza positibo eta politenekin hasi nahi nuen, asko baitira Pabloren ustetan, nahiz eta txarrak ere bazituela azpimarratu zidan.


Irakaslea zenetik gauza polit asko gertatu zaizkiola esan zidan baina gure gela beti oso gogoan duela esan zidan, “ lehen gela ez da ahala nola ahazten, oso berezia izan zen eta konfiantza ugari irabazi nuen nigan”. Bestalde, berak oso gogoan du gure gelak L.H.6 amaitzean egin genion oparia; tarta handia eta kartulina bat ikasle guztien sinadurekin. Pablori poztasun handia sortzen dio “bere gelatik pasatako ikasleak aurrera egin dutela ikusteak eta horietako batzuk gainera nire bide bera jarraitzea”.


Ogibide guztietan bezala, gauza txarrak ere bazeudela azpimarratu zidan, hau da, berarentzat bere irakaskuntzan zehar zailak izan diren uneak. Berak dioenez, “ume baten etxean gauzak oker doazenean, ikasgelan berehala nabaritzen da” . Orain dela pare bat urte, horrelako kasu bat izan zuen bere gelan, ume hari gurasoek ez zioten arreta berezirik prestatzen eta askotan gosaldu gabe, erdi lo,  … joaten zen gelara. Ume honek “niregan konfiantza handia hartu zuen eta gauza ugari kontatzen zizkidan, bere ezpainetatik ateratzen zen esaldi ohikoena: gurasoak ez didate kasurik egiten, ez daude inoiz etxean”, Pablok dioenez egoera hauek zailak dira errudunak ez baitira umeak, gurasoak baizik. Egoera hauek gainditzeko gainontzeko irakasle eta espezialistei laguntza eskatzeko aholkatu zidan Pablok, denen artean adostu behar delako nola tratatu ume hori, ikasleari erabateko babesa eman behar zaio, beti ere distantziak neurtuz.


Irakasleok jasotzen duten formazioari buruz Pablok, “gaur egun, irakasle formazioan garrantzi asko ematen zaio talde lanari, motibazio teknikei, komunikazioari, etab. Baina badira, oraindik ere, formazioan lantzen ez diren eta irakasle baten egunerokotasunean beharrezkoak izaten diren zenbait aspektu. Irakasle berri batek, gurasoekin mantentzen dituen lehen bileretan, zailtasunak izaten ditu, adibidez”. Pabloren ustetan interdisziplinitatea unibertsitatean gehiago landu beharra dago, eta talde lanak hezkuntza munduan izugarizko garrantzia duela azaldu zidan.



Gogo eta kuriositate handia nuen galdera hau egiteko, zer behar du irakasle on batek? Irakasle batek, ona izateko, gauza askoren arteko nahasketa baten jabe izan behar duela azpimarratu zidan. Alde batetik, gauza askoren gaineko ezagutzak izan behar ditu, jokaerak ere garrantzia du, beraien hezitzaile nagusiak baikara. Beraiekiko sentimenduak sentitzea normala da. Baina beti argi eduki behar da irakasleak garela, distantzia bat mantendu beharra dagoela. Komunikaziorako dohainak izatea ere garrantzitsua da, ikasleekin ondo konektatzeak sekulako garrantzia du, horrek, egunerokotasuneko lanean isla izango baitu. Gainerako irakasleekin ere komunikazio ona mantendu beharra dago, honek etengabekoa izan behar du, ikasleen artean sortu daitezkeen arazoak ekiditeko garrantzitsua zelako azaldu zidan Pablok.



Elkarrizketa amaitzeko, galdera berezi bat prestatu nuen. Jakina da irakasle askok estres maila handia izaten dutela eta askotan ogibide hau alde batera uztea erabakitzen dutenak, horregatik ilusioa mantentzea erraza al zen galdetu nion Pablori. Berak pertsonalki “ilusioak beti dirau, erabat bokazionala baita” erantzun zidan, berarentzat lan hau bizitzeko estilo desberdin bat da, etxeko lanak sortzen dituen ogibidea baita. Hortaz, ezinbestekoa da lan hau benetan gustuko izatea bestela oso zaila da estres eta presio hori jasatea. Horregatik bere ustetan norbaitek autatzen badu lan hau, horren ezaguna egin den “bizitza onagatik” ikasleen eta hezkuntza sistemaren kalterako izango dela dio. Ilusioa mantentzea erreza da lan ez monotonoa baita.



Benetan baliagarria izan zait elkarrizketa hau egitea, oso atsegina da esperientzia luzea duen irakasle ohi eta irakasle izan nahi duen 18 urteko ikasle baten arteko bizipenak eta dudek erantzuna izatea. Gauz ugari ikasi ditzazkegu unibertsitatetik kanpo, kasu praktiko eta errealekin, oso erakargarriak baitira guretzat.

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

Ikasgelako harremanak - Ion Gorrotxategi eta Irene Arrondo

IKASGELAKO HARREMANAK


Guk aukeratu dugun gai hau hautatzearen arrazoia gaur egungo hezkuntzan ikasgelako harremanak baliogabetzen direla uste dugula da, harreman ona edukitzea oso garrantzitsua baita klasea aurrera eramateko.
Ikasgelan bi harreman mota aurki ditzakegu: ikasle-irakasle artekoa eta ikasleen artekoa. Gure ustez sakondu beharko genukeena ikasle-irakasle artekoa da, gu irakasletza bidean egoteaz gain, ikasgelan biek parte hartzen baitute eta biak baitira beharrezkoak eta garrantzitsuak.
Hirutan banatu eta konparatu dugu harremanen garrantzia eta hau bideratzeko moduak historian zehar eta azkenik gure ikasgelako harreman perfektua irudikatu dugu, gu irakasle izanda nahiko genituzkeen harremanak hain zuzen ere.

Garai batean ikasleek beldurra zioten irakasleari eta hau esanda tratu txarrak azpimarratu nahi genituzke, ikasleek jotzearen edo zigorraren ondorioz ikasten baitzuten eta ez gogoz edo gustuko zutelako. Denok entzun izan diogu adinean gora doazen aiton-amonei edota guraso batzuei erregelaz jotzen zizkietela eskuak maisu edo maistrak zerbait gaizki egiteagatik. Horrela ikasle eta irakasleek ez zuten harreman onik, irakasleek beraiekiko nagusitasun handia erakusten baitzieten umeei eta beraien laguntzat ikusi ordez, beraien etsaitzat hartzen zuten irakaslea askok. 
Konfiantzarik ez zegoen irakaslearekin hitz egiteko, beraz zalantzak argitzeko ere ez ziren gustura joaten edota batzuk galdetu ere ez zizkieten egiten beldurragatik.
Hori denaz gain irakaslea klasean sartzerakoan ere agurtu egin behar zitzaion, nagusitasuna zen nabari alde guztietatik, errespetua zor zitzaion eta herriko apaiza edota alkatea bezala kargu garrantzitsua zen, seriotasunez hartu beharrekoa, beraz ez zegoen konfiantza edota laguntasunik garai horretako harremanetan.

Urteak pasatu ahala asko aldatu dira gauzak eta mutur batetik bestera pasa garela ere esan dezakegu, orain umeak gaizki ohitzen baitira etxetik hasita eta ikasgelan ere hauxe gertatzen da. Oraingo eskoletan ez dago lehen zegoen beldur mota hori, irakaslea laguntzat ez dugu ikusten baina ezta etsaitzat ere. Hala ere denak ez du onera egin, errespetua galdu baita. Irakasleari errespetu izugarria izatetik askotan ezer ere ez edukitzeraino. Honek irakasle askoren arazo psikologikoetan eta abarretan eragin du. 
Ikasleek orain gehiago konfiatzen dute irakasleekiko eta arazoren bat egon ezkero irakasleari kontatu diezaiokeela badaki ikasleak. Beraz, harreman hori asko hobetu da urteak pasa ahala, nahiz eta oraindik gehiago ere hobetu daitekeen.

Gu irakasle izaten garenerako nahi duguna, errespetu eta konfiantzazko harremana edukitzea da gure ikasleekin. Nahiz eta urteak pasatzen joan eta gauzak aldatu, errespetu minimo hori hor dago beti, irakaslea beti baitago ikaslearen gainetik. Hala ere horrek ez du konfiantzarik eduki behar dugun edo ez esaten. Guk uste dugu oso garrantzitsua dela ikasleek irakasleekiko konfiantza eta baita alderantziz ere. Honekin ez dugu esan nahi kafe bat hartzeko geratu beharrean gaudenik arratsalde batean baina bai klasetik kanpoko gauzak komentatzeko moduan klasean bertan. Beste lagun bat bezala ikustea, ez etsai moduan, lagun moduan baizik, nagusitasun hori hor dagoela jakinda, bakoitzak rol ezberdinak baititu, irakaslea azken finean lanean baitago.

Beraz hau sustatzeko zer egingo genukeen pentsatzen jarri eta adibide batzuk otu zaizkigu. Biok gaude Aranbizkarra ikastetxean talde elkarreragileetan eta hau aukera oso polita iruditzen zaigu umeekin ongi moldatzeko, elkar hobeto ezagutzeko. Talde elkarreragileak denekiko errespetua eta konfiantza areagotzen laguntzen digu, talde hauetan elkarrekin egiten baitira ariketak, eta Aranbizkarran ikasi dugun eta ikasten hari garen bezala, bertako ariketetan denok berdinak garenez, bai ikasle eta baita irakasle ere, konfiantza eta errespetua areagotzeko aukera handia daukagu.
Talde elkarreragileez gain, harremana hobetzeko ongi egongo litzateke aparteko aktibitateak antolatzea, konfiantza gehiago lortzeko jolasak, antzerkiak edota irteerak ez lirateke batere gaizki etorriko. Honez gain  benetan garrantzitsua hezkuntza zati batean libertarioa izatea izango litzateke, baina ez totala. Honekin esan nahi duguna da, ikasleei utzi beharko zitzaiela aukeratzen zer ikasi, hautatzeko aukera izateko zertaz jakin nahi duten hain zuzen ere. Ikasleak gustura sentitzen badira eta irakaslearekin ongi moldatzen badira gehiago ikasteko aukera dagoela pentsatzen dugu beraz.


2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

UMEEN ONERAKO, AUKERATU MUSIKA! (Itaso Ijurko eta Jone Etxarri)


Jarraian, umeen garapenean musikak duen garrantzia azalduko dizuegu. 
 Umeek haurreskolan daudenetik lantzen dute musika, oso lagungarria baita euren garapenerako. Hitz egiten laguntzen die, entzumena zorrozten, mugimendu ezberdinak lantzen eta baita garapen intelektual eta sensorialan ere. Beraz, musika funtsezko elementua da haurrentzat. 
 Adin honetan, umea gorputz hezkuntza erabiltzen eta gizartean aktiboki integratzen hasten da, musikak bere eguneroko jarduerak autonomiaz egiten laguntzen baitu. Gainera, bere burua eta ingurua babesten hasten da, eta beste pertsonekiko harremanak zabaltzen ditu. 
 Musikak gaitasun berezi bat dauka: pertsonak elkartzen ditu. Musikarekin harremanetan bizi den ume batek, seguraski erreztasun gehiago izango dituela beste umeekin elkartzeko eta jolasteko. Segurtasun emozionala, konfiantza, kolaboratzeko gogoak eta besteekiko sentiarazten du.
 Alfabetizazioari dagokionez, honek ere laguntza emango dio hobeto ahozkatzen. Haurren abestietan errimak dituzten silaba errepikatuak agertzen ohi dira, eta askotan mugimenduekin laguntzen dira. Horrek egiten du umearen hitz egiteko modua hobetzea eta hitz bakoitzaren ulermena.
 Kontzentraziorako ere balio du musikak, horregatik oso komenigarria da adibidez matematikako jarduera bat egiten ari diren bitartean abesti bat jartzea gelan.
 Azkenik, gorputz hezkuntza lantzeko, oso garrantzitsua da musika erabiltzea. Honekin haurrak bere kontrol erritmikoa lantzen du, eta koordinazioa ere hobetu dezake.
Hori dela eta, honakoa pentsatu dugu: etorkizunean, irakasleak garelarik, umeei noizbeinka klasean musika jarriko diegu aurretik aipatutako guztia martxan jar dadin. Benetan ikasi baitugu musika oso onuragarria dela umeen garapenean eta haien erlazioen garapenean.

Denbora libreak duen garrantzia - Irati Eizagirre eta Olatz Arrieta


Guk Olatz Arrieta eta Irati Eizaguirrek, aurtengo udan denbora libreko monitore titulua atera dugu, horregatik gai hau aukeratzea erabaki dugu eta gai honen inguruan gehiago sakondu nahi izan dugu.
Orain arte, lan hau egin aurretik ez genekien denbora libreak, hau da, jolasak, musika, kirola... ze garrantzi eta ezaugarri zituen umeen portaeran; orain berriz,  haurraren garapenerako jolasa elementu oso garrantzitsua dela konturatu gara eragin positiboak baititu. Umeak libreki jolastean fantasia, beldurra, zailtasuna, baliabidea, sormena... lantzen ditu eta honek bai fisikoki eta bai mentalki garatzen du haurra. Jolas ezberdinek haurraren heziketa eta ikasketa prozesurako asko laguntzen du, izan ere, ekintza eta saiakuntzaren bidez haien interesak eta motibazioak adierazi ditzakete eta objektu, harreman...eta abarren propietateak aurkitu ahal dituzte. Gainera, jolasetan musika ta kirola sartu daitezke horrela joku dinamikoak bultzatuz eta umeak nahiz eta ez igertu, ikasten ari dira modu dibertigarri eta eraginkor batetan.


Lan honek etorkizunean irakasle izango garenez asko lagunduko digulakoan gaude, izan ere; jolasa, musika, kirola…  hezkuntzarekin oso lotuta dagoela ikusi dugu eta hezkuntzatik aldenduko bagenu umeen garapenerako tresna baliagarri bat baztertuko genukeelakoan gaude. Umeak irakasteko, jolasak ezinbestekoak direla uste dugu horrela ikasleek modu dibertigarri batean hezi daitezke, alde teorikoa alde batean utzi gabe noski


Denbora libreko monitorea izaten eta honek dakarren garrantzia, hau da, ume guztiei ezin diegu berdin irakatsi eta jolas zein abesti edo kirol berdinak erabili zeren adin bakoitzak heziketa desberdina dauka eta hau guztia ikastaro baten bidez ikasi dugu. .
Ikastolak  eskeinitako ikastaro baten bidez ikasi dugu denbora libreko monitorea izaten non 300 ordu praktiko eman genituen eta gero udan praktikak eginez bukatu genuen.


Ordu teorikoei esker, umeen jarrerak, jolas berriak, tailerrak, dinamikak, komunak ez diren kirolak… ikasi ditugu. Momentu desberdinetan nola jokatu eta baita ere, gure eskueetan daukagun erresponsabilitatea baloratzen. Baina esan beharra dago klase teorikoak azkenean praktikoa egin barik ez dutela askotarako balio, eta alderantziz, batak bestea behar du.
Ordu praktikoei esker, umeekin lehengo kontaktua euki genuen eta klase teorikoetan ikasitakoa praktikan ipintzeko ordu heldu zen.
Hau egiteari esker ikasi dugu denbora libreko ahalik eta monitore hobeak izaten eta etorkizun batean, lagundu ahal digu irakasle ona izaten.
Hezkuntzaren arlo hau ikertzea erabaki dugu heziketaren atal garrantzitsu bat delako zeren ume guztiak denbora librea behar dute eta momentu horri ahalik eta probetzu gehien ateratzea aberasgarria izango litzteke umeentzat. Horregatik, ondo aztertu eta ikasi behar den atala dela uste dugu honela umeen jakintzak ahalik eta gehien garatzeko bai klaseetan zein momentu dibertigarri batean.
Ondorioz, irakasleak zein monitoreak ondo garatu behar genukeen atala dela deritzogu eta umeen heziketan pisu handia daukana.

Azkenik, uste dugu gai hau garrantzitsua dela gure taldekieentzko zeren gehienok irakasleak izango gara eta denbora librea kontuan hartu beharreko gauza da, ahalik eta probetzu gehiena ateratzeko eta umeek bere denboraz gozatzeko.

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

Irakasle izateaz... Irakasleari elkarrizketa - Ion Gorrotxategi

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA

            Reme Arrondori, azken lau urtetan nire euskarako irakasle izan denari egin diot elkarrizketa oraingo honetan, gustuko nituelako bere klaseak, gehienbat irakasgaiarengatik, baina azken batean aukera ona zela iruditu zitzaidan. Reme, euskal filologian lizentziatua da, eta bere lehenengo klaseak oraindik ikasle zelarik eman zituela kontatu dit, Gasteizen bertan. Ondoren, Nafarroako eta Gipuzkoako hainbat tokitatik ibili da lanean, Beasainen bukatu arte, Loinazpe eta Txindokiko egoitzetan.
            Berak dioen bezala, pertsona guztiak bezala, toki guztietan izaten ditu batek gorabeherak, eta pasarte txarrak izan dituen bezala, nahiago izan du onak kontatzea, beti ere nahiago baituzu onez gogoratu, eta halaxe egin du. Bere hitzen arabera, irakasle batek izan dezakeen satisfaziorik handiena, ikasleak eskerrak ematen dizkizunean edota ikasleari zerbaitetan lagundu diozula ikustean izaten da. Beste satisfazioen artean, kaletik zoazenean kasu egitea da berarentzako pozteko arrazoi bat, bere esanetan horrek erakusten baitu noizbait zerbaitetarako balio izan diozula eta.

           Bere ustetan, hezkuntza hau ez dago guztiz ondo, eta denetan gauzarik okerrena gure hezkuntza politikarien menpe dagoela da. Gobernu kideak aldatzen diren bakoitzean beraien ideologia duen hezkuntza sistema mota bat aplikatzen saiatzen baitira. Bestalde, uste du, euskal autonomi erkidegoan, baliabide aldetik ez gabiltzala gaizki hezkuntzan, baina bai uste du memorizatzeko ohitura hori kendu beharko genukeela, horrela ikasleek ez baitituzte bere baliabideak ehuneko ehunean aprobetxatzen, eta hezkuntza libertarioaren gaia ez zaio gaizki iruditu konponbide bezala, hezkuntza mota hori asko ezagutzen ez duela aitortu arren konponbidea izan daitekeelakoan dago.
            Berak, ikasten zebilenean, ikasle formakuntzan psikologia faltan bota zuela aitortu dit, ez dutela erakusten umeak nola tratatu, umeekin nola jokatu, arazoren bat egonez gero nola aurre egin arazoari, eta horretaz gain praktika gehiago beharrezkoak direla esaten du, praktika gabe teoriak ez baitu ezertarako ere balio.
            Bere esanetan, irakasle onak, ezin du soilik irakasle ona izan, horretaz gain pertsona izatea beharrezkoa dela uste du, horrela soilik eraman baitezakezu ondo aurrera klasea, bestela bai umeak eta baita irakaslea ere gaizki pasararazteko besterik ez daude, eta horrela berriz irakasle eta ikasleen arteko harreman onaz gain, klasean ere kasu gehiago egitea eta gehiago ikastea lortu dezake irakasleak.
            Bukatzeko, irakasle izatera doan bati gehienbat pazientzia eta ilusioa aholkatuko lioke, urteak aurrera doazen heinean hori pixkanaka galtzen joaten baita.
            Elkarrizketa prestatu bezala 40 minutu ingurukoa izan da, eta biok ere gustura geratu gara aspaldiko partez hobe beharrez hartu dugun tartetxo honengatik, 4 urte batera egon ondoren tratua handia delako oraindik ere irakaslearekin, eta kontatutako bekatuak gure artean geratzeko esan dugu, nire azterketa eta lanekin hamaika bekatu izan baititu. Eta niri ere gustatuko litzaidake horrelako elkarrizketa baten parte hartzea hemendik urte batzuetara, berak esan bezala horrek erakusten baitu irakasle eta ikasleen artean ez dagoela zertan dena txarra izan. Espero ni ere hemendik urte batzuetara irakasle miresgarri bat izatea, edo behintzat ez irakasle txar bat. Ez litzateke txarra izango ezta? 

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Irakasle izateaz... Irakasleari elkarrizketa - Olatz Arrieta


                Miriam Barrutiarekin izandako elkarrizketa


Duela hiru urte nirekin tutore eta fisika-kimika zein matematikako irakasle bezala urte batez egon zen irakasle bati elkarrizketa bat egin nion. Irakasle hau aukeratzera hainbat arrazoik eraman ninduten, esate baterako, bere izaerarekin hainbat egoeretan identifikatua sentitzea, akademikoaz aparte bizitzari begira begiak irekitzeagatik, bere ikaslea izandako urteetan berarekin eduki dudan harremanagatik eta arazoen aurrean nirekin, familiakoekin azaldu duen jarreragatik.

Horrela izanda, bere ogi bidea den lan honetan bizitako hainbat historio kontatzen hasi zen, adibidez, berak bere lehenengo klase egunean izan zituen urduritasun zein beldurrak azalduz, klasea utzi egin behar izan zuela onartuz. Horretaz aparte, beste pasarte deserosoak aipatu egin zituen, bere klasean egon zen ikasle batek nola bere buruaz beste egin nahi izan zuen minez gogoratuz edo beste irakasle batekin eduki zuen liskar itzela. Hala ere, aurrerantzean esperientzia polit ugari ere izan dituela esan zuen, ikasleekin zein irakasleekin izandako harremanak adibide bezala jarriz eta aitortuz ikasleengatik berak ere hainbat gauza ikasi dituela bizitzan zehar. Pasartez betetako ibilbide honetan irakasle bezala garrantzia zenbait aspekturi ematen diola onartu zuen, pazientzia, hurbiltasuna eta egoera ezberdinetara egokitzeko gaitasunari lehentasuna emanez, besteak beste. Azken haietaz baliatuz, klaseak dinamikoak egitea eta giro ona sortzea duela helburu azaldu zuen Miriamek, askotan klaseak gelditzea beharrezkoa ikusten duelarik. Guzti hau kontuan hartuta eta bere irakasle ibilbideari begirada bat emanez, egindakoaz harro zegoela eta bere jokabidetatik ez zukeela bat ere aldatuko aitortu zuen, egindakoa egina zegoela esanez. Denboran atzera begiratzen zuela, alde batetik gaur egungo irakaskuntza nahiago zuela onartu egin zuen, teknologiak eskaintzen dituen abantailengatik adibidez. Dena den, askotan laguntza falta sumatzen dutela adierazi zuen, haien kabuz gauza asko burutu behar dituzte eta. Baina beste aldetik, irakasleekiko errespetu falta geroz eta handiagoa dela esan zuen, bere kasuan zortea duela aitortu zuen harren, eskola pribatuetan horrelako arazo gutxiago baitaude. Honekin lotuta, eskolakozuzendariak eginten duen lana miresten duela goraipatu zuen, kasu hauetan ikaragarrizko laguntza eskaintzen dutelako. Hala nola, irakasleak askotan zuzendariarengana joaten baitira laguntza eske. Kasu horretan, zuzendariak izugarrizko pisua duela dio elkarrizketatuak, beste gauza asko egiteaz gain (diru kontuak, konponbideak derrigorrez aurkitu…). 
Geroago eta irakasle esperientziara bueltatuz, familiekin izan beharreko harremanak aipatu zituen, gurasoen iritzia guztiaren gainetik dagoela azpimarratuz eta bere kasuan, gurasoekin izan dituen batzarretan umeak presente egotea garrantzitsua iruditzen zaio. Azkenik, zenbait iritzi bota zituen, selektibitate froga bere eskuetan egongo balitz, dudarik gabe kenduko zukeela, adibidez. 

Esandako guztia kontuan hartuta, etorkizun batean irakasle izango den norbaitentzako elkarrizketa hau oso aberasgarria dela esan beharra dago. Kontuan hartzekoak dira adibidez, klase bat dinamikoa izateko eta giro ona mantentzeko emandako aholkuak. Gainera, zuzendaritzara heltzekotan, zelako presioa jaso dezakezun aurreikusteko balio ahal du Miriamek esandakoak. Baita ere, ikasleen familiekin dauden harremanak duen garrantzia gogorazteko baliogarria izan da elkarrizketa. Bukatzeko, pertsonalki hoberenetariko irakaslea dela esan beharra dago, benetan aditua delako heskuntzaren arloan eta horretaz aparte, hezitzea gustoko duela ikusten dalako, azken finean garrantzitsuena baitda. 

Irakaslea izateaz... Irakasleari elkarrizketa- Irati Eizaguirre

Jaione urreizti, Mutrikuarra (1974/08/01)

Jaione urreizti nire euskarako irakaslea izan zen 2 urte segidan, euskal filologian eta lehen hezkuntzan lizentziatutako irakaslea da; Irakasle gaztea bada ere ia Gipuzkoa ikastetxe guztiak zapalduta ditu, izan ere, lan postu finkoa lortu aurretik bajak kubritzen ibiltzen zen , baina 2010an oposaketak gaindituta lan postu finkoa lortu zuen Zarauzko lizardi institutuan. Oso gustura eta lanera inoiz baino gogotsuago joaten dela azpimarratu digu.

Esan digunez irakasle moduan gauzarik politena ikasturte hasieran finkatutako helburu guztiak bukaeran lortuta daudela ikustea da “horrek beti poza ematen digu” eta esan digu gehiago dituela esperientzi onak eta momentu politak kontatzeko esperientzia txarrak baino; ala ere esperientzi txar bat kontatzeko eskatu diogunean ez digu kontatu nahi izan, esan digun bakarra bera alde onarekin geratzen dela, beti ikasten omen delako zerbait momentu deserosoetan ere. Pena handiz baina ezin izan diogu bere esperientzia txarrik entzun; baina bai esan digu, egoera txarretatik ateratzeko ez dagoela metodo bat, “egoera guztiak ezberdinak dira eta egoera guztietan ezberdin jokatu beharra izaten duzu; ni ala ere beti ahal dudan lasaien hartzen saiatzen naiz, urduri jartzeak ez baitu inora eramaten”.

Irakasle ona izateko zer den beharrezkoena galdetu diogu eta pazientzia dela giltza dio, batez ere gazteekin lan egin behar duzunean, “12-16 urte bitartean adin mugituenean eta txarrenean daude eta izugarrizko pazientzia behar duzu” Baina gazteekin lan egitea oso aberasgarria dela dio.

Gutxi gorabehera Jaionerentzat 20 umeko talde bat da hoberena; kopuruak ere aberastasuna ematen duelakoan baitago. Irakasleen bizitza oso estresagarria dela dio,“irakasle batek argi izan behar du gelara sartu aurretik norberaren problemak albo batera utzi behar dituela eta gero bueltatzen, ahaztu egin behar duela eskolan dagoena bestela ez dago bizitzerik”. Jaione berari ere hori egitea zaila egiten zaiola aitortu digu baina saiatzen bazara lor dezakezuna dela dio. Azpimarratu digu irakasle on bat izateko jakinduria bakarrik ez dela nahikoa, “irakasten jakitea jakinduria bezain garrantzitsua da”.

Etorkizuneko irakasleoi gomendioren bat emateko esan diot eta berak esan digu irakaslearen lana ez dela ordubete klase eman eta bukatzen, irakasle on bat izan nahi badugu klasea eman aurretik helburu batzuk finkatu behar ditugula eta klasera sartzerako ikasgaia ondo prestatuta izan behar dugula “egia da, askotan klase baterako dituzun helburuak pikutara joaten direla kausa ezberdinegatik; baina batzutan ikasgaia baino garrantzitsuagoak izaten dira eta horiei ere tartetxo batzuk utzi behar izaten zaizkie”.


2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Irakaslea izateaz... Irakasleari elkarrizketa-Irene Arrondo



ELKARRIZKETA




Jose Manuel Arenas irakaslearekin egin dut elkarrizketa, nire irakaslea izan zelako eta benetan miresten nuelako bere lana. Haur eta lehen hezkuntzako irakasle batzuengatik nahi izan ditut betidanik ikasketa hauek egin eta maisu hau izan da horietako bat.
Manuk, magisteritzako eta psikologiako karrerak ditu. 27 urtetan egin du lan irakasle munduan eta aurten lana utzi eta jubilazioa eman behar izan diote osasun arazoak zirela eta.

Berak esan zidanarekin harriturik geratu nintzen, 27 urte hauetan zehar 4-5 hezkuntza erreforma pasatu dituela esan baitzidan, beraz neuk ere beste hainbeste pasatuko ditudala pentsatzen dut nire lan urteetan zehar. A eredutik B eta azkenik Drako prozesua bizi izan du eta irakasleek datorrena datorrela ere egokitzen ikasi behar dutela ere azpimarratu zidan. Garai bakoitzak hoberena nahi baitu eta ideia berriak, proiektu berriak, hobetzen doaz. Gero eta kalitate handiagoa du hezkuntzak.
Talde lanak ere gehiago hari dira indartzen. Sistematizazioa aldatu da eta hobetzen doa urtetik urtera.

Harriturik utzi ninduen beste gauza bat, lan honetan osasun mental handia behar zela izan zen. Presio handia edukitzen dela bai ikasle, irakasle, guraso eta zuzendaritza aldetik. Beraz, irakasle formakuntzan adimen emozionalaren lanketa gehiago beharko litzatekeela pentsatzen du lanean gorabehera asko izaten baitira eta prest egotea komenigarria dela dio berak.

Irakasle on batek bere ikasleengana hurbiltzen jakin behar zuela esan zidan. Izaki konplexuak direla arlo asko dituztenak eta lagundu egin behar zaiela. Etengabeko formkuntza beharrezkoa dutela. Etxean ikasten dutenaz gain oso garrantzitsua dela eskolan ikasten dutena, Kideekiko harremanak edukitzen ikasten baitute, lanak egiten, formakuntza hari dira jasotzen etengabe eta irakasleak gidatu egin behar ditu, beraien lagun izan behar da baina beste maila batean dagoela erakutsiz.
Hala ere nahiz eta irakasle ona izan, gehiago egin zezakeela ere sentitu zuen askotan, baina ez zuen lortu ez zegoelako bere esku.

Gauza guztietan politena ikasle eta familia asko ezagutzen direla da eta lanak satisfazioa ematen du, txikitatik hezten dituzulako haurrak eta beraz nahiz eta arraroa izan irakasleek bere zerbait dutela pentsatzen du berak, txikitan ikasitakoa bizi osorako izaten baita. Gainera haur horiek heldutan ikusteak poztasuna ematen duela esan zidan eta bere ikasle bat baina gehiago bere lankide izan omen dira. Horrekin harro sentitu omen da.

Elkarrizketa espero nuen modukoa izan da, 64:37 irauten du grabazioak eta irakaslea ere oso gustura geratu da. Nahiz eta urte asko igaro tratu ona dugu eta ongi moldatzen gara, horregatik gustatzen zait lan hau. Elkarrizketa honengatik izango ez balitz ez nuke hau dena jakingo, ikasketak hautatu nituenean ez bainitzen berarengana joan hau guztia galdetzera, beraz lan bat dela medio gauza asko jakiteko aukera izan dut.
Hemendik urte batzuetara elkarrizketatua izatea ere gustatuko litzaidake, ikasle horren bizitzan eragin izan dudanaren seinale izango litzatekeelako eta harro sentituko nintzatekeelako.













2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

Irakaslea izateaz... Irakasleari elkarrizketa-Itsaso Ijurko


Gaurkoan,  miresten dudan DBH-ko irakasle bati elkarrizketa bat egin diot.
Mikel Baldak, Ingelerako Filologiako gradua egin ondoren, hainbat urte daramatza gazteei klaseak ematen. 
Oso ondo eramaten ditu klaseak, hori dela eta miresgarria den irakasletzat hartu dut. Urte dexente daramatzanez irakaskuntza arloan bizipen asko eta datu asko aipatu ahal izan dizkit.
Izan dugun elkarrizketa honetan, interesatu zaizkidan datu asko eman dizkit, etorkizuean irakasle izateko gogo ikaragarriak eman dizkidanak. 
Esan beharra dago, berak esaten duen bezala, irakasle izateak gauza on asko ekartzen dituela da, baina txarrak ere ekartzen ditu. Hala ere, ikusi dudanez, oso pozik dago bere lanarekin eta horrek asko animatu nau etorkizunean neure burua irakasle moduan ikusteko.
"IF Gasteiz"-eko blogean argitaratutako galdetegia jarraitzen saiatu naiz, galdera interesgarriak iruditu zaizkidalako baina ere, nik egindako hainbat galdera aipatu dizkiot.

Hasteko, gehien gustatu zaidana, Mikelen irakaskuntzako bidean gertatu zaion momenturik politena izan da. Berak esan zidan bezala, "irakasle zarenean, gertatzen dena da ez dela oso esker onekoa, ikasleek ez dituzte gauzak eskertzen" baina, bizipen bat kontatu zidan, nola behin kurtsoa amaitzean opari bat eman zioten, esker modukoan, kamixeta bat jarriz bertan guztien sinadurak zituena. Beraz, momentu horretan Mikelen ikasturteko lana eskertu zuten ikasleek, eta horregatik momenturik politenetakoa izan da Mikelentzat.

Irakaslea izatekotan, kontuan haru beharko dugu baita ere esan zidan onako hau, arazoren batekin obsesionatzea, pertsonaltzat hartzea eta agian laguntza behar duzunean ez eskatzea irakasleontzat kaltegarria izan daitekeela. Esan zizkidan honako hitzek argi uzten duten bezala, "Batek bakarrik hartzen badu erantzunkizun guztia, zailago izaten da gauzak aurrera eramatea". Oso aproposa iruditu zait esan didan hau, horrela etorkizunean izango garen irakasleok hau kontutan hartu beharko dugulako. Gehien bat hasieran, laguntza behar izango dugulako, eta urtez urte ikasten joango gara; horrek ez du esan nahi, irakaskuntzan urte asko eramaten dutenek laguntza behar ez dutenik, denok laguntza behar dugulako noizean behin.

Denok jakin beharko dugun gauza bat, Mikelek oso argi utzi zidana da. "askotan klaserenbat planifikatzen duzu, eta batzutan ez duzu hain ongi planifikatzen eta hori da ba, irakasle batek egin dezakeen akatsik haindiena", "hori nabaritzen da, zuk zure buruan nabaritzen duzu eta ikasleek ere atzematen dute, konturatzen dira gauza ez dagoela oso ondo bideratuta eta beti beraiek dute lan gutxien egiteko predisposizioa". Beraz nire ustez, hitz hauekin argi izan beharko dugu, irakaskuntza lan bat dela eta lan guztietan bezala, eguneroko lana prestatuta izan beharko dugula. Prestatu gabe lanera joaten bagara azkenean, gure lana gaizki egin dugula jakingo dugu eta denek antzemango dute eta oso zaila izango da klasea ematea.

Galdetegiko galderetatik interesgarriena iruditu zitzaidana, honakoa izan zen: Zer ez da ikasten irakaskuntza formakuntzan? Irakasle izateko ikasi duen pertsona baten erantzuna jakitea interesgarria iruditzen zitzaidanez, galdera hau formulatu nion mikeli, eta honako hau erantzun zidan. "kasu asko eta adibide asko ematen dizkizute, baina normalean egunerokotasunak agintzen du irakaskuntzan, hau da, ezin da aurreratu... hau gertatzen bada, horrela jokatuko duzu, ez zaudelako makina batekin lanean, ari zara pertsonekin lanean eta pertsona bakoitzak erreakzionatzen du modu batera" Honekin esan nahi duena da, teoria asko ikasten dituzun arren, hainbat egoera konkretutatik ateratzeko irakasle formakuntzak ez digu irakasten, berak esan bezala, "gauza horiek denborarekin ikasten dira".
Hitz horiek entzunda, argi izan beharko dugu, ikasten ari garena egoera konkretuak direla eta gradua amaitzerakoan, eta lanean bagaude, ikasten jarraituko dugula, egunero gertatzen diren arazo edo egoerekin gero eta gehiago ikasiko dugu eta horrela irakasle bezala hobetzen joango gara. Beraz, asko ikasiko dugula graduan eta praktiketan baita ere, baina egia da praktiketan irakasle baten ondoan zaudela, berak egiten duen lana ikusten.
Horrek esan nahi du, arazorenbat badago, irakasle horrek aurkitzen duen irtenbidea ikusiko duzula, oraindik ez zarela irakasle eta ez duzula zuk klaserik emango ez arazoren bat badago irtenbidea bilatuko, benetan irakasle izaten ikasten duzun momentua, irakasle moduan lan egiten zaudenean dela uste dut. Mikelek esaten duen bezala, "hasieran inor ez dago prest".

Bukatzeko, errespetuari dagokionez galdera oso erakargarri bat bururatu zait. "irakasleek ikasleen errespetua izaterakoan, desberdina da irakasle emakume edo gizon batentzatz?" Mikelek zera erantzun du, "kasu askotan bai, eta nire ustez hori lotuta dago etxetik ikusten dituzten rolengandik edo ez dakit zergatik... batez ere DBH-n askotan izango diote errespetu gehiago gizon bati; batez ere emakume gaztea bada, beti ere zailago egingo zaio". 
Horrek pentsaraztea eramaten nau, zergatik gertatzen da hori? denok berdinak bagara, eskolan berdintasuna erakusten bada, XXI. mendean bagaude zergatik desberdintasun hori? Mikelek esaten duen bezala, izan daiteke kanpotik ikasten duten zerbait, agian familian edo telebistan edo nork daki. Hori konpontzen saiatu beharko ginateke, ez bakarrik eskoletan; etxeetan, kalean... baita ere berdintasuna erakutsi beharko diegu gazteei, haiek izango direlako gizartearen etorkizuna.
Arazo hau eskoletan konpontzen saiatzen ari dira gaur egun, baina konturatu beharko gara halaber, etxean eta kalean ikasten den gauza oker bat dela, eta denak kontzientziatu beharko garela hau aldatzen saiatzeko.
Horregatik honi buruz ausnartzeko galdera aproposa iruditu zait.





2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

"La educación prohibida" bideoan, gaur egungo hezkuntza motari kritika egiten zaio. Gure eskoletako hezkuntzarekin ikasleek ez dituztela beraien ahalmenak aprobetxatzen esaten da. Bertako profesionalek, hezkuntza mota desberdin bat proposatzen digute, eginez ikastea Aristotelesek zihoen bezala. Umeek edota ikasleek, jolasean ikasten dute, objetu aproposekin eta ingurumen aproposean, beraien interesagatik eta nahiagatik ikasiz, ez beste batzuek behartzen dituztelako, horrela nahi eta interes guztia galtzen baitute. Laburbilduz, gaur egungo hezkuntza kritikatzen dute hezkuntza libertario bat proposatuz konponbide bezala.


La educación prohibida” filmean agertzen den bezala, gu ere gaur egun gure eskoletan aplikatzen den hezkuntzaren aurka gaude, gu ere nolabait estrategia horren menpean erori baikara. Behartuta ikasten, gure interes eta nahi guztiak zakarrontzira botaz, behartuta memorizatu behar izan dugu jakin nahi ez genuena edota jakiterik behar ez genuena. Txikitatik behartuta nahi izan ez duguna memorizatzera eta gaizki pasarazten duen metodologia baten menpe gainera. Zertarako behartutako metodologia hori? Gaur ba al dakigu atzo zer memorizatu genuen? Alperrik gabiltza umeei memorizatzera behartzen eta geure buruak auto engainatzen ikasten ari direlakoan, hurrengo egunean ez baitira ezertaz ere gogoratuko. Aristotelesek esan ohi zuen bezala egitea da ikasteko modurik egokienetakoa edo egokiena hobeto esanda. Zergatik ez diogu aukera bat ematen hezkuntza libertarioari profesionalek gomendatzen duten bezala? Zergatik ez konponbide bat bilatzen saiatu arrakastarik gabeko hezkuntza honi? Zergatik ez saiatu?

Hurrengo atal honetan, bideoari buruzko eginiko bi kritika aipatuko ditugu eta hauei buruz dugun iritzia idatziko dizuegu.

Lehenengo web horria honakoa da.

Testu hau idatzi duen pertsonak, bideoaren ikuspuntu "elitista" kritikatzen du, hau da, bideoan bakarrik eskola pribatuak oraindu dezaketen pertsonentzat zuzenduta dagoela iradokitzen du, hainbat adibide jarriz; bideoan agertzen diren umeak eskola pribatu bateko ikasleak direla esanez. Baita ere bideoan agertzen diren adituak inguru oso lasai eta politetan agertzen direla nabarmenduz.
Hori guztiarekin, gure idazleak adierazi nahi duena, honakoa da: bideoan esaten duena, bakarrik eskola pribatuen hezkuntza nolakoa izan beharko litzatekeen da.
Eta honi kritika egiten dio: ume txiroen hezkuntza gutxiesten duela, hain zuzen ere.

Gure ustez, guztiz okertua dago. Bideoan agertzen diren ikasleak eta irakasleak, ez dute zertan eskola pribatu bateko ikasle eta irakasle izan behar, guri behintzat ez zaigu iruditu horrelako ikuspuntua zutenik. Ulertu duguna, hezkuntza zeharo aldatu beharko dela da, eskola pribatuan zein eskola publikoetan, denok hezitzeko eskubidea dugulako. Eta guzti hori ikusi dugun bideoan agertzen da, ez idazle honek esaten duen bezala.

Beraz, idazle hau, okerrean dago. bideoan, hezkuntza hobetzearen alde baitago. Baina esan beharra dago beti ere, errazagoa dela eskola pribatuetan proposatzen duena egitea, beti baliabide hobeagoak dituelako, agian horregatik okertu egin da kritikaren idazlea.

Bigarren kritika testu honi dagokio.

 Testu hau idatzi duen pertsonak, bideoaren ikuspuntu “indibidualista” kritikatzen du, hau da, gizartea eta hezkuntza “salbese quien pueda” esaldian dagoela oinarrituta. Idazlearen ustez eskola publikoa etengabe mespretxatu eta gutxiesten du pelikula honek eta estatuaren sistemaren kontrako erabateko jarrera erakusten du. Film honek, hezkuntza politika iraintzen duela dio. Autorearen ustetan, filmean parte hartu dutenen soluzioa eskola publikoarekiko, etxeko heziketa da. Hau da, estatutik eta zerbitzu publikoetatik at dagoen soluzioa.

Gure aburuz, kritika hau nahiko zorrotza da. Filmaren helburu nagusia hezkuntza sistema aldatzea baita, umeen eskubideak kontutan izanik. Eskolek, hezkuntza sistema bera eduki beharko luketela uste dugu, kontuan izan gabe eskola publikoa ala pribatua den. 


Sistema guztietan umeak dira garrantzitsuena eta guk dakigula eskola publiko eta pribatuan umeak ez dira gustura joaten gelara, hortaz, sistemaren akatsa eskola guztietan berbera da. Horretarako, umeak benetan beharrezkoak dituen baliabide eta eskubideak betetzen dituen hezkuntza sistema bat da beharrezkoa, umeek gustura hezi daitezen.

2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

03.03 GOROLDIOAK

Kaixo, gu Goroldioak taldea gara eta hemen uzten dugu gure bloggeko lehenengo lana.
Bertan, irakasleak bidalitakoa azaltzen saiatuko gara. Hasteko, web orrialde bat bilatu behar genuen, guri honako hau iruditu zaigu interesgarriena..  http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2591/eu. Bertan, hezkuntzari buruzko hainbat datu argitzen direlako, batez ere, Euskal Herrian dagoen hazkuntzari buruzko informazioa azaltzen digu. Orrialde honetan hainbat datu aurkitzeaz gain,  hainbat eskoletan matrikula egiteko aukera eskaintzen du on line.
Orrialde honetan ere irakaskuntza arauak, hezkuntzaren helburuak,,. azaltzen dizkigute, hain zuzen, web orriaren atal honetan. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-inspec/eu/

Jarraian , hezkuntzari buruzko bideo oso interesgarri bat aurkitu dugu, paradigma del sistema educativo deiturikoa. Bertan gaur egun hezkuntzan gertatzen den errealitatea erakusten saiatzen da, et Oso interesgarria iruditu zaigun bideoa , hemen behan utziko dizuegu:
Amaitzeko, argazki bat bilatu dugu. Irudi honek hainbat arazo eta errealitatez ohartarazi gaitu . Hezkuntza, gizartea garatzeko beharrezko elementua denez, mundu honetan ikasteko eskubidea denok dugula pentsatu dugu. munduko edozein herrialdeetan eskubide hori edukitzea ezinbestekotzat dugulako, naiz  Euskal Herrian bizi, Estatu Batuetan bizi, ala Afrikan bizi, denok gure adimena garatzeko eskubidea baitugu.