Bideo honetan, gurasoei ikasturteko aurkezpena emateari ekin diogu. Beraz, gu, Ion eta Itsaso Lehen Hezkuntzako 3. mailako A eta B geletako tutoreak ginela antzeztea erabaki dugu.
Hasteko, ikastola batean kokatu dugu egoera, guk ikasi dugun bezalako ikastola bat hain zuzen ere. Bertan, euskara bultzatzea garrantzitsua ikusten delarik.
Kurtsoa hasia dagoelarik, ikasturteko aurkezpena egin dugu, bertan hainbat gai jorratu ditugularik. Hasieran, kurtsoa iada hasita dagoenez, haurrek, ea kurtsoa zermoduz hasi duten galdetu diegu, azken finean 3. mailan haurrak azterketekin hasten dira.
Ikasturteko aurkezpen guztietan bezala, egutegia, ordutegia, eskolako arauak, eta bete beharko dituzten paperak banatu egiten dira. Guk egutegia azaldu diegu ordutegia baita ere, eta arauak azaltzean, hainbat aholku ematea komenigarria iruditu zaigu; lehen esan bezala azterketekin hasten direnez, haurrek eta gurasoek laguntza beharko dutelako, etapa berri bat hasten baita.
Ondoren, bete beharreko paperak banatu dizkiegu, bertan haien datuak idatzi beharko dute. Jarraian, bekari buruzko informazioa eman diegu.
Hau guztia prestatzeko, internetetik informazioa atera dugu, adibidez, bekako informazioa etab. Beste aldetik, guk ezagutzen dugun haur baten benetako ordutegia hartu dugu. Hori guztia jarraituz, benetako ikasturte bat prestatzen saiatu gara.
Bukatzeko esan, hori guztia ez dela irakasle batek egiten duen gauza bakarra, hau da, guk adibidez, aurkezpena dena euskaraz egin dugu, baina irakasle batek baita ere gurasoen edo ikasleen egoerari erreparatuta, bere lana moldatu beharko du, hala nola, euskaraz ez dakiten gurasoentzat gaztelaniara moldatu beharko du bere diskurtsoa hortaz gain, beste hainbat lan egin beharko ditu.
GOROLDIOAK
2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala
Role playing - Irakasle bilera
Bideo honetan, 2. ebaluazioko tutoretza bilera bat egin dugu, Beñaten gurasoei
semearen jarrera aldaketaren berri eman diogu eta horrekin batera semearen
noten beherakada nabarmena.
Beñat
4. mailan dagoen 9 urteko mutiko bat da. Bere gurasoek inoiz ez dute arazorik izan Beñatekin
eskolan, oso ikasle ona eta zintzoa izan baita beti. Horregatik, Beñaten
ikasketak lasaitasunez hartu izan dituzte beti eta inoiz ez dira arduratu izan semearen notez.
Laburbilduz, gurasoek ez dute inoiz ahalegin apartekorik egin Beñat ikasketetan
ondo eta aurrera motibatuta jarraitzeko.
Lehendabizi
Beñaten oraingo egoera azaldu diogu gurasoei, eta gure ustez zein izan den
aldaketa horren kausa ere azaldu diogu. Gurasoek ez zuten espero tutoreak berri
hori ematea; eta, are eta gutxiago batzarrean tutoreaz aparte Garbiñe,
ingeleseko irakaslea egotea eta honek eman dion berria entzutea. Garbiñek esan
dio, aurreko egunean erantzun txarrak eta desegokiak eman zizkiola eta gela
guztia asaldatu zuela bere jarrerarekin; hori dela eta zuzendariarengana bidali
zutela. Ikasle honen gurasoak harriturik geratu dira, ez zutelako espero
Beñaten aldaketa, gainera 2.ebaluazio osoan Beñatek ez dizkiete tutoreak
agendan idatzitako oharrak erakutsi eta ezta ere azterketen emaitzarik erakutsi
ere.
Tutorea aldaketa honen arrazoia bilatzen saiatu da
eta arrazoietako bat lagun talde aldaketa izan litekeela adierazi diote
gurasoei. Lagun talde berria hau eskolarako ez baita oso eredu ona.
Bukatzeko
esatekoa da, guraso batzar hau guk asmatutakoa dela, bai Beñaten papera eta
baita guraso-irakasle elkarrizketa ere. Hori bai, elkarrizketa asmatzeko
internetetik informazioa jaso dugu eta
gure esperientzian ere oinarritu gara.
2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena
KLASEKO HARREMANAK (puntuak)
- Zer da?
- Ikasle-irakasle
- Nola sortu?
- eguneroko gelako elkar bizitzan
- Zergatik?
- gelako partaideek elkarren arteko komunikazioa behar dute
- Zertarako?
- sozializatzeko
- elkar bizitzeko
- klasea aurrera joan dadin
- baloreak transmititzeko
- elkarlana sortzeko
- Noiz?
- klase orduetan
- elkarlanean aritzean
- Non?
- eskolan
2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena
KLASEKO HARREMANAK
Guk lan-
harremanei buruzko gogoeta egitea erabaki dugu, garrantzitsua baita umeen heziketan, honek motibazioa garatzen laguntzen
dielako. Gai hau lantzeko puntu nagusi batzuk bilatu ditugu. Lehendabizi, talde harremanak sortzeko ikasleek haien arteko dinamikak lantzea onuragarria izan daitekeela pentsatu dugu. Horretarako, beharrezkoa da irakasleak ekintza hauek bideratzen eta kontrolatzen jakitea.
Ondoren, talde harremanak nola lantzen diren jakitea interesgarria iruditu zaizkigu eta horretarako beharrezkoa da bere barne eta kanpoko eragileak aztertzea.
Barneko (irakaslea, esate baterako) eta kanpoko eragileak (gurasoak, familia, lagunak...).
Azkenik, lan harremanak aurrera eramateko beharrezkoak diren baldintzak (berdintasuna, erabakiak taldeka, errespetua, adina, rollak...)
Ondoren, talde harremanak nola lantzen diren jakitea interesgarria iruditu zaizkigu eta horretarako beharrezkoa da bere barne eta kanpoko eragileak aztertzea.
Barneko (irakaslea, esate baterako) eta kanpoko eragileak (gurasoak, familia, lagunak...).
Azkenik, lan harremanak aurrera eramateko beharrezkoak diren baldintzak (berdintasuna, erabakiak taldeka, errespetua, adina, rollak...)
2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena
Gure irakasleengandik ikasitakoa Mindomo mapan
Make your own mind maps with Mindomo.
MINDOMO MAPAREN AZALPENA:
Elkarrizketa guztiak egin ondoren, taldeko guztiok hainbat gauza ikasi genituen eta denon artean bakoitzak barneratutako idea batzuk aurkeztu genituen. Beraz,kontzeptu horiekin guztiekin, mindomo orrialdean kontzeptu mapa hau egin dugu:
Lehenik eta behin, gure irakasleek transmititutako ideia garrantzitsuena ogibide hau erabat bokazionala zela izan zen, psikologigkoki oso presatatua egon beharra dagoelako Lanbide hau ez da gainontzekoak bezala, etengabe ikasgelako arazoak etxera eramaten baitira eta ezinezkoa da ikasgelan uztea, hortaz, haiek esan ziguten bezala ikasi egin beharko dugu arazo horiek pertsonalki ez hartzen, obsesioan ez erortzeko.
Alde batetik, irakasleengandik ikasi dugun beste gauz bat, irakaslearen klaseko lanaren antolaketa ona funtsezkoa dela. Horretarako, klaseak hasi aurretik helburuak finkatuta eduki beharko ditugu, denbora ondo zainduz. Iraskale baten antolaketa obetzen dute, ikasleei konfiantza transmititzeak, klaseko kontrola edukitzeak eta irakatsi beharreko gaiak argitasunez azaltzea.
Bestalde, hezkuntza arloari dagokionez, hainbat balore transmititzea ezinbestekoa da. Lehenik, berdintasuna txikitatik errespetatzen irakastea oinarrizkoa da, genero nahiz arrazakeria aldetik.
Beste helburuetako bat, euskal herriko hezkuntza sistemari dagokionez, euskara gogotsu bultzatzea izango litzateke, mintzamena eta ulermena garatzen ikasiz. Azkenik, oso aberasgarria da ikaslgelan klaseko harremanak bultzatzea, atmosfera egoki bat sortu dadin.
Amaitzeko, ikasgelako lana eraginkorragoa izan dadin, talde lanak bultzatzea oso ona da ikasleentzat, klase dinamiko eta talde kooperatiboak eginez ikasleen motibazioa lantzen delako. Bestalde, pil pilean dauden gaiak ikasgelan denon artean eztabaidatzea eta ikuspuntu desberdinen konparaketa egitea oso aberasgarria da. Bukatzeko, gure irakasleen ilusioz betetako erreakzioak ikusita, maisu-maistrek euren lana baloratzea izugarri eskertzen dutela ikusi dugu.
2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna
IRAKASLEA IZATEAZ…..IRAKASLEARI ELKARRIZKETA-JONE ETXARRI
Gaurkoan, nire irakasle ohi bati egindako
elkarrizketari buruz hitz egingo dizuet. Pablo Urrestarazu , nire L.H.ko irakaslea
eta lau urte jarraian nire tutorea izan zena. Urteak betetzean eta zure
ikasketak aurrera doazen ehinean, inolaz ere ez dira ahazten garai batean
unkitu gintuzten irakasleak, horrenbeste gai eta balore erakutsi zizkigutenak,
horrenbeste miresten genituenak. Pablo Anoetako Herri Ikastolara irtsi zenean
orain dela hamar urte, gu izan ginen bere lehen ikasleak. Hasieran nahiko
urduri hasi zen baina denborarekin oso eroso sentitu zen gure gelarekin, oso
talde txikia ginen.
Aspaldian ez genuen elkar ikusten eta benetan
atsegina izan da elkar bizitakoa gogoratzea, berak alaitasun eta energia asko
transmititzen baitu. Ogibide honi buruz elkarrizketa hastean gauza positibo eta
politenekin hasi nahi nuen, asko baitira Pabloren ustetan, nahiz eta txarrak
ere bazituela azpimarratu zidan.
Irakaslea zenetik gauza polit asko gertatu
zaizkiola esan zidan baina gure gela beti oso gogoan duela esan zidan, “ lehen gela ez da ahala nola ahazten, oso
berezia izan zen eta konfiantza ugari irabazi nuen nigan”. Bestalde, berak
oso gogoan du gure gelak L.H.6 amaitzean egin genion oparia; tarta handia eta
kartulina bat ikasle guztien sinadurekin. Pablori poztasun handia sortzen dio “bere gelatik pasatako ikasleak aurrera egin
dutela ikusteak eta horietako batzuk gainera nire bide bera jarraitzea”.
Ogibide guztietan bezala, gauza txarrak ere
bazeudela azpimarratu zidan, hau da, berarentzat bere irakaskuntzan zehar
zailak izan diren uneak. Berak dioenez, “ume baten etxean gauzak oker
doazenean, ikasgelan berehala nabaritzen da” . Orain dela pare bat urte,
horrelako kasu bat izan zuen bere gelan, ume hari gurasoek ez zioten arreta
berezirik prestatzen eta askotan gosaldu gabe, erdi lo, … joaten zen gelara. Ume honek “niregan
konfiantza handia hartu zuen eta gauza ugari kontatzen zizkidan, bere
ezpainetatik ateratzen zen esaldi ohikoena: gurasoak ez didate kasurik egiten,
ez daude inoiz etxean”, Pablok dioenez egoera hauek zailak dira errudunak ez
baitira umeak, gurasoak baizik. Egoera hauek gainditzeko gainontzeko irakasle
eta espezialistei laguntza eskatzeko aholkatu zidan Pablok, denen artean adostu
behar delako nola tratatu ume hori, ikasleari erabateko babesa eman behar zaio,
beti ere distantziak neurtuz.
Irakasleok jasotzen
duten formazioari buruz Pablok, “gaur
egun, irakasle formazioan garrantzi asko ematen zaio talde lanari, motibazio
teknikei, komunikazioari, etab. Baina badira, oraindik ere, formazioan lantzen
ez diren eta irakasle baten egunerokotasunean beharrezkoak izaten diren zenbait
aspektu. Irakasle berri batek, gurasoekin mantentzen dituen lehen bileretan,
zailtasunak izaten ditu, adibidez”. Pabloren ustetan interdisziplinitatea
unibertsitatean gehiago landu beharra dago, eta talde lanak hezkuntza munduan
izugarizko garrantzia duela azaldu zidan.
Gogo eta kuriositate
handia nuen galdera hau egiteko, zer behar du irakasle on batek? Irakasle
batek, ona izateko, gauza askoren arteko nahasketa baten jabe izan behar duela
azpimarratu zidan. Alde batetik, gauza askoren gaineko ezagutzak izan behar
ditu, jokaerak ere garrantzia du, beraien hezitzaile nagusiak baikara.
Beraiekiko sentimenduak sentitzea normala da. Baina beti argi eduki behar da
irakasleak garela, distantzia bat mantendu beharra dagoela. Komunikaziorako
dohainak izatea ere garrantzitsua da, ikasleekin ondo konektatzeak sekulako
garrantzia du, horrek, egunerokotasuneko lanean isla izango baitu. Gainerako
irakasleekin ere komunikazio ona mantendu beharra dago, honek etengabekoa izan
behar du, ikasleen artean sortu daitezkeen arazoak ekiditeko garrantzitsua
zelako azaldu zidan Pablok.
Elkarrizketa amaitzeko,
galdera berezi bat prestatu nuen. Jakina da irakasle askok estres maila handia
izaten dutela eta askotan ogibide hau alde batera uztea erabakitzen dutenak,
horregatik ilusioa mantentzea erraza al zen galdetu nion Pablori. Berak pertsonalki
“ilusioak beti dirau, erabat bokazionala
baita” erantzun zidan,
berarentzat lan hau bizitzeko estilo desberdin bat da, etxeko lanak sortzen
dituen ogibidea baita. Hortaz, ezinbestekoa da lan hau benetan gustuko izatea
bestela oso zaila da estres eta presio hori jasatea. Horregatik bere ustetan
norbaitek autatzen badu lan hau, horren ezaguna egin den “bizitza onagatik”
ikasleen eta hezkuntza sistemaren kalterako izango dela dio. Ilusioa mantentzea
erreza da lan ez monotonoa baita.
Benetan baliagarria izan
zait elkarrizketa hau egitea, oso atsegina da esperientzia luzea duen irakasle
ohi eta irakasle izan nahi duen 18 urteko ikasle baten arteko bizipenak eta
dudek erantzuna izatea. Gauz ugari ikasi ditzazkegu unibertsitatetik kanpo,
kasu praktiko eta errealekin, oso erakargarriak baitira guretzat.
2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena
Ikasgelako harremanak - Ion Gorrotxategi eta Irene Arrondo
IKASGELAKO HARREMANAK
Guk aukeratu dugun gai hau hautatzearen arrazoia gaur egungo hezkuntzan ikasgelako harremanak baliogabetzen direla uste dugula da, harreman ona edukitzea oso garrantzitsua baita klasea aurrera eramateko.
Ikasgelan bi harreman mota aurki ditzakegu: ikasle-irakasle artekoa eta ikasleen artekoa. Gure ustez sakondu beharko genukeena ikasle-irakasle artekoa da, gu irakasletza bidean egoteaz gain, ikasgelan biek parte hartzen baitute eta biak baitira beharrezkoak eta garrantzitsuak.
Hirutan banatu eta konparatu dugu harremanen garrantzia eta hau bideratzeko moduak historian zehar eta azkenik gure ikasgelako harreman perfektua irudikatu dugu, gu irakasle izanda nahiko genituzkeen harremanak hain zuzen ere.
Garai batean ikasleek beldurra zioten irakasleari eta hau esanda tratu txarrak azpimarratu nahi genituzke, ikasleek jotzearen edo zigorraren ondorioz ikasten baitzuten eta ez gogoz edo gustuko zutelako. Denok entzun izan diogu adinean gora doazen aiton-amonei edota guraso batzuei erregelaz jotzen zizkietela eskuak maisu edo maistrak zerbait gaizki egiteagatik. Horrela ikasle eta irakasleek ez zuten harreman onik, irakasleek beraiekiko nagusitasun handia erakusten baitzieten umeei eta beraien laguntzat ikusi ordez, beraien etsaitzat hartzen zuten irakaslea askok.
Konfiantzarik ez zegoen irakaslearekin hitz egiteko, beraz zalantzak argitzeko ere ez ziren gustura joaten edota batzuk galdetu ere ez zizkieten egiten beldurragatik.
Hori denaz gain irakaslea klasean sartzerakoan ere agurtu egin behar zitzaion, nagusitasuna zen nabari alde guztietatik, errespetua zor zitzaion eta herriko apaiza edota alkatea bezala kargu garrantzitsua zen, seriotasunez hartu beharrekoa, beraz ez zegoen konfiantza edota laguntasunik garai horretako harremanetan.
Urteak pasatu ahala asko aldatu dira gauzak eta mutur batetik bestera pasa garela ere esan dezakegu, orain umeak gaizki ohitzen baitira etxetik hasita eta ikasgelan ere hauxe gertatzen da. Oraingo eskoletan ez dago lehen zegoen beldur mota hori, irakaslea laguntzat ez dugu ikusten baina ezta etsaitzat ere. Hala ere denak ez du onera egin, errespetua galdu baita. Irakasleari errespetu izugarria izatetik askotan ezer ere ez edukitzeraino. Honek irakasle askoren arazo psikologikoetan eta abarretan eragin du.
Ikasleek orain gehiago konfiatzen dute irakasleekiko eta arazoren bat egon ezkero irakasleari kontatu diezaiokeela badaki ikasleak. Beraz, harreman hori asko hobetu da urteak pasa ahala, nahiz eta oraindik gehiago ere hobetu daitekeen.
Gu irakasle izaten garenerako nahi duguna, errespetu eta konfiantzazko harremana edukitzea da gure ikasleekin. Nahiz eta urteak pasatzen joan eta gauzak aldatu, errespetu minimo hori hor dago beti, irakaslea beti baitago ikaslearen gainetik. Hala ere horrek ez du konfiantzarik eduki behar dugun edo ez esaten. Guk uste dugu oso garrantzitsua dela ikasleek irakasleekiko konfiantza eta baita alderantziz ere. Honekin ez dugu esan nahi kafe bat hartzeko geratu beharrean gaudenik arratsalde batean baina bai klasetik kanpoko gauzak komentatzeko moduan klasean bertan. Beste lagun bat bezala ikustea, ez etsai moduan, lagun moduan baizik, nagusitasun hori hor dagoela jakinda, bakoitzak rol ezberdinak baititu, irakaslea azken finean lanean baitago.
Beraz hau sustatzeko zer egingo genukeen pentsatzen jarri eta adibide batzuk otu zaizkigu. Biok gaude Aranbizkarra ikastetxean talde elkarreragileetan eta hau aukera oso polita iruditzen zaigu umeekin ongi moldatzeko, elkar hobeto ezagutzeko. Talde elkarreragileak denekiko errespetua eta konfiantza areagotzen laguntzen digu, talde hauetan elkarrekin egiten baitira ariketak, eta Aranbizkarran ikasi dugun eta ikasten hari garen bezala, bertako ariketetan denok berdinak garenez, bai ikasle eta baita irakasle ere, konfiantza eta errespetua areagotzeko aukera handia daukagu.
Talde elkarreragileez gain, harremana hobetzeko ongi egongo litzateke aparteko aktibitateak antolatzea, konfiantza gehiago lortzeko jolasak, antzerkiak edota irteerak ez lirateke batere gaizki etorriko. Honez gain benetan garrantzitsua hezkuntza zati batean libertarioa izatea izango litzateke, baina ez totala. Honekin esan nahi duguna da, ikasleei utzi beharko zitzaiela aukeratzen zer ikasi, hautatzeko aukera izateko zertaz jakin nahi duten hain zuzen ere. Ikasleak gustura sentitzen badira eta irakaslearekin ongi moldatzen badira gehiago ikasteko aukera dagoela pentsatzen dugu beraz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)